Artziniegako, Okondoko, Urduñako eta Aiarako Udalek, Aiarako Koadrilarekin batera, enplegu programa abiatu dute Sartu enpresaren bitartez. Kontratatuko dituzte lana lortzeko arazoak dituzten 6 pertsona eta gaur izena emateko epea ireki dute azaroaren 4an ixteko.
Interesdunak Amurrioko Lanbide bulegora joan beharko dira.
Berez, 5 lagun mantentze eta konpontze lanak gauzatzeko hartuko dituzte 6 hilabetez. 6. pertsona langile burua izango da.