Aiarako Udalak kale katuen kontrolean aritzen den AMUKATU elkartearekin lankidetza hitzarmena adostu du. Irabazi asmorik ez duen talde honetan kalean bizi diren katuak harrapatu, esterilizatu eta erregistratzen dituzte, kolonia guztien kontrola ziurtatzeko.
Hitzarmenaren bitartez, Udalak diru laguntza baten bidez lagunduko du taldearen lana. Aldi berean, taldeko boluntarioek urteko plangintza bat burutuko dute eta orain arte egin duten lanarekin jarraitzeaz gain, kolonien ikuskapenaren bitartez hobekuntza izango dute helburu. Halaber, egiten duten lanaren dibulgazioa ere egin beharko dutela adostu dute bi aldeek.