Aiaraturrek babestuta, mahats biltze berezia antolatu dute asteburuan Urduñan eta Laudion. Ekimena Urduñako Gure Ahaleginak txakolindegian eta Laudioko Beldui upategian egingo dute. Hala, urriaren 14an, 15ean edo 16an nahi duen orok izango du aukera mahats bilketa lehen eskutik ezagutzeko. Egitasmoaren sustatzaileek adierazi dutenez, sentsazioa are bereziagoa bilakatuko da, bilketa gauez egingo biatute.
Ekintzak 19:00etatik 0:00ak arte iraungo du, eta eskaintzaren barnean dago uzta bilketa, upategira bisita eta afaria. Urduñan, esaterako, pintxoak eskainiko dituzte; eta Laudion afaria. Haatik, prezioa ezberdina izango da: Gure Ahaleginak aukeratzen dutenek 15€ ordaindu beharko dituzte, eta Belduira doazenek 30€. Urduñako erreserbak telefonoz egin behar dira 658744181 telefonora deituz edo maitedurana@gureahaleginak.com helbidera mezu bat bidaliz. Laudioko izen-emateak, aldiz, 685757638 edo enoturismobeldui@gmail.com kontaktuak baliatuta gauzatuko dira.
Mahats bilketa prozesua
Zehazki, mahatsondotatik frutuak jaso eta plastikozko kaxetan sartzeta izango da bertaratzen direnen lana, traktore gainean behar den tokira eramateko. Horrela, besteak beste, usaimena, makinen bibrazioak gertutik sentituko dituzte, antolatzaileen esanetan. Izan ere, txakolina egiteko prozesua upategi barnetik ere ezagutuko dute.