Orozkoko, Arrankudiaga-Zolloko eta Arakaldoko EH Bilduko udal hautagaiek salatu dute Carlos Urquijoren jarrera

Erredakzioa 2016ko urr. 12a, 09:59

Orozkoko, Arrankudiaga-Zolloko eta Arakaldoko EH Bilduko udal hautagaiek oharra zabaldu zuten atzo salatzeko Carlos Urquijo Gobernuko Ordezkariaren jarrera. Hego Uribeko zenbait kiderekin egin dute adierazpena.

Orozkoko, Arrankudiaga-Zolloko eta Arakaldoko EH Bilduko udal hautagaiek oharra zabaldu zuten atzo salatzeko Carlos Urquijo Gobernuko Ordezkariaren jarrera. Hego Uribeko zenbait kiderekin egin dute adierazpena.

Izan ere, koalizioko hautetsiek azaldu dute espainiar ikurra jartzeko edo euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzen duen ikurra kentzeko eta hainbat agindu bidali diela azkenaldian. Esaterako, espainiar gobernuak agindutako murrizketen ondorioz 2010ean udal langileek izan zuten soldataren zatia berreskuratzeko lortutako akordioari errekurtsoa jarri dio Arakaldo, Arrankudiaga eta Ugaoko udaletan -hots, produktibitate saria %0,6a igotzeko akordioari-.

Demokraziaren kontrako izendapena

EH Bilduk nabarmendu du Carlos Urquijo hautatu duela hauteskundetan garrantzirik ez duen alderdia eta inposiziotzat jo ditu bere ekimenak.

Horren aurrean, aldarrikatu dute: “Defenda dezagun gure udalen autonomia eraso arrotz hauen aurrean, jarrai dezagun aurrean gure herrietan hartutako erabaki demokratikoekin. Gu aurrera jarraitzeko prest gaude, gure bizilagunen eskubideak bermatzeko hautu argia egiten dugu. Jorratu dezagun gure bide propioa, inolako kanpo injerentzia eta inposiziorik gabekoa, eta eraman dezagun aurrera gure herriekiko dugun konpromisoa”.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide