Kultur gaiak nagusi bihar argitaratuko den Aiaraldea Egunkarian

Erredakzioa 2016ko urr. 5a, 19:44

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 56. zenbakia. Ohikoan bezala, ugariak izango dira bertan jorratuko diren gaiak, baina oraingo honetan kultur arloko gaiek okupatuko dituzte orri gehienak.

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 56. zenbakia. Ohikoan bezala, ugariak izango dira bertan jorratuko diren gaiak, baina oraingo honetan kultur arloko gaiek okupatuko dituzte orri gehienak.

Lehen orrietan eskualdeko albisteen errepaso bat topatu ahal izango du irakurleak. Hurrengo orrietan, berriz, hainbat gaiei buruzko artikuluak egongo dira. Sozioekonomia atalean Tubos Reunidos izango da protagonista, enpresak apirilean ezarritako enplegua erregulatzeko espedienteari buruzko artikulu batekin. Jendartea atalak, aldiz, Amurrioko herritar batek abian jarritako sinadura bilketa izango du hizpide, guardiako farmazia iraunkor bat eskatzeko.

Begibistan Zinema Asteak hartuko du egunkariaren erreportaje nagusiaren espazioa. Iragan astean egin zen jaialdi hori Amurrion. Antolatzaileen balorazioa eta aurrera begirako proiektuak azaltzen ditu erreportajeak. Hortaz gain, Leyre Berrocali eginiko elkarrizketa ere egongo da orri horietan, aktore amurrioarrak jaso baitzuen jaialdiko Ohorezko Txapela.

Kultura atalean Txani Rodriguez idazleari eta Goiatz Dutto musikariari eginiko elkarrizketak topatu ahal izango ditu irakurleak. Kirolean, berriz, lehiakortasunari buruzko artikulu bat egongo da, Gotzon Martin Sanz txirrindulariari eginiko elkarrizketa batekin batera.

Kontrazalean, ohikoan bezala, elkarrizketa bat egongo da baita. Oraingo honetan Josu Respaldiza Ozaeta eta Alejandro Olabarria Etxebarria orozkoarrak izango dira elkarrizketatuak, Euskal Herriko Marmitako Txapelketa irabazi baitute.

Ez dira faltako ezta egunkariaren kolaboratzaileek ekarpenak. Norberto Aldaiturriaga, Juan Luis España, Koldo Gilsanz, Inma Roiz, Javi Aspuru eta Lucia Menoyo arduratu dira iritzi zutabeak idazteaz. Urtzi Odrizolak, bere aldetik, bideo-jokoen zutabea prestatu du, eta Jabi Isasik margotu du komiki-tira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide