Aurten ere Beldur Barik programak Aiaraldea mailako lehiaketa martxan jarri du eta azaroaren 9an bukatuko da lanak aurkezteko epea. Horrekin emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro bultzatu nahi da. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.
Oinarriak
Ikusentzunezkoen txapelketan 12 eta 26 urte arteko gazteek parte hartu dezakete. Hala ere, ezinbestekoa da Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko edo Urduñan erroldatuta, ikasten edo herri horietako elkarteren batean parte hartzen egotea. Lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak www.beldurbarik.org webgunean kontsultatu daitezke osorik.
Topaketa
Tokiko lehiaketez gain, Beldur Barik programak EAE mailako topaketa ere antolatuko du. Aurten azaroaren 26an izango da Urdulizen, iaz Amurrion ospatu zen.