Tubacex enpresak akordioa lortu du Awaji konpainiarekin eta horri esker, enpresa japoniarraren Tailandiako lantegiaren kapitalaren %60 eskuratuko du; 3,3 milioi euroren truke.
Eragiketa Italiako IBF filialaren bitartez egin dute Tailandiako merkatuan sartzeko, Asian presentzia sendotzeko eta dibertsifikazioa sustatzeko asmoz. Halaber, bezerora hurbiltzeko helburua ere badaukate.
Zuzendaritzaren ustez, 20-25 milioi euro fakturatuko dituzte hiru urtetan.
Tubacex Awaji Thailand enpresak 40 langile dauzka eta Asian ez ezik, Estatu Batuetan ere saltzen ditu produktuak.