Landazuri elkartea hitzaldi-zikloa eskaintzen ari da Laudion eta Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2016ko ira. 30a, 08:01

Irailaren 23an hasi zen zikloa eta azarora bitartean luzatuko da. Elkarteak Arabako udalerrietara zabaldu nahi du bere jarduera ziklo horien bidez.

Irailaren 23an hasi zen zikloa eta azarora bitartean luzatuko da. Elkarteak Arabako udalerrietara zabaldu nahi du bere jarduera ziklo horien bidez.

Bere jarduera herrietara hedatzeko asmoz, Landazuri Elkarteak hitzaldi-zikloa programatu du gure eskualdean udazkenean. Hartara, hainbat gairen gaineko hitzaldiak eskainiko ditu irailetik azarora bitartean Laudioko eta Amurrioko kultur etxeetan.

Landazuri Elkartea 1992an sortu zen Gasteizen eta Joaquín José Landazuri XVIII. mendeko arabar historialariaren izena hartuta eta xedea da nortasuna eta elkarbizitzaren balioak zabaltzea, bai eta ondarea eta ingurumena zaintzeko beharra.

Hiruna hitzaldi Laudion eta Amurrion

Esan bezala, eskualdeko bi herri nagusietan programatu dira saioak, ostiral arratsaldez kultur etxeetan. Amurriori dagokionez, hitzaldi-zikloa 19:00etan hasiko da gaur, irailak 30, arratsaldeko zazpietan; bertan, Ricardo Ciérbide hizkuntzalari nafarrak “El txakolí en Euskadi y sus aledaños” izeneko hitzaldia emango du.

Bigarren hitzaldia urriaren 21ean izango da, Bittor Arbizu filologoaren eskutik, “Amurrio y sus nombres de lugar" izenburupean. Amaitzeko, “Alegrías y Angustias de un viticultor novato” hitzaldia eskainiko du Federico Verástegik.

Laudion, berriz, lehenengo hitzaldia emana dago dagoeneko; aurreko ostiralean burutu zen, eta Bittor Arbizu filologoak Laudioko toponimiari buruz jardun zuen.

Hurrengoa urriaren 14an izango da eta Ricardo Ciérbide hizkuntzalari nafarrak txakolinaz hitz egingo du “El txakolí en Euskadi y sus aledaños” izenburu izango duen saioan. Amaitzeko, Felix Mugurutza ikerlari laudioarrak “Sorginak eta Sorginkeriak Laudioko Herri-mitologian” izeneko hitzaldia emango du urriaren 21ean. Saio guztiak arratsaldeko 18:30ean dira Arraño Aretoan.

Egitaraua

Laudio: Kultur Etxea “Arraño Aretoa” 18:30ean

- Irailak 23: “Laudioko leku-izenak”, Bittor Arbizu.

- Urriak 14: “ El txakolí en Euskadi y sus aledaños”, Ricardo Ciérbide.

- Urriak 21: “Sorginak eta Sorginkeriak Laudioko Herri-mitologian”, Félix Mugurutza.


Amurrio: Kultur Etxea (Landako kalea) 19:00etan


- Irailak 30: “ El txakolí en Euskadi y sus aledaños”, Ricardo Ciérbide.

- Urriak 21: “Amurrio eta bere leku izenak", Bittor Arbizu.

- Azaroak 18: “Alegrías y Angustias de un viticultor novato”, Federico Verástegi.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide