Aurreko urteetako egitasmoari jarraiki Europako Ondare Jardunaldiek ekimen ugari izango dituzte Orozko zein Urduñan. Bizkaiko foru Aldundiak Europar Batasunaren laguntzarekin eginiko ekimena dugu eta herrialde osoan zehar hitzaldi zein bisita gidatuz osatuta izango da.
Orozko, mendia eta teilagintza
Gorbeia inguruko naturgunean barrena ibiltzeko aukera izango da Orozkon. Gauzak horrela, urriaren 2an, XIX. mendeko bidaiaria Itzinako bihotzean txangoa izango da Juanjo Hidalgoren eskutik. Goizeko 9:00etan izango du abiapuntua Orozkoko Museoan, zuskaraz zein gaztelaniaz arituko da bertan.
Urriaren 16an aldiz, Urratxa haitzeko artzainak, brontze arotik plastiko arora izeneko ibilbide gidatua izango da Juanjo Hidalgoren eskutik hau ere. Goizeko 9:00etan izango du abiapuntua Orozkoko Museoan, euskaraz zein gaztelaniaz arituko da bertan.
Urriaren 22an bestetik, Xíriga: teilaginen hizkera bertatik bertara ezagutzeko txangoa izango da. Goizeko 10:00etan izango du abiapuntua Orozkoko Museoan, eta aurrekoetan bezala euskaraz zein gaztelaniaz aritzeko aukera izango da bertan ere.
Ekintza hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago. Informazioa eta erreserbak: 946 339 823 telefonoan edota museoa.orozko@bizkaia.org helbidean.
Urduña, Larruazabalen barrena
Larruazabaleko batzarra osatzen duten herrietan barrena bertako historia eta usadioak ezagutzeko aukera emango dute Urduñan eginiko ekintzek.
Urriaren 15an, Botere aldaketa Larruazabalgo lurretan izeneko ibilbide gidatua izango da Juanjo Hidalgoren eskutik hau ere. Goizeko 10:00etan izango du abiapuntua Antiguako Andra Mari elizan, euskaraz zein gaztelaniaz arituko da bertan.
Urriaren 22an aldiz, Urratxa haitzeko artzainak, brontze arotik plastiko arora izeneko ibilbide gidatua izango da Juanjo Hidalgo nekaezinaren eskutik hau ere. Goizeko 10:00etan abiatuko da Antiguako Andra Mari elizatik, aurrekoetan ebzala hemen ere euskaraz zein gazteleraz aritzeko aukera izango da.
Ekintza hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago. Informazioa eta erreserbak: 945 38 43 84 telefonoan edota turismo@urduna.com helbidean.