ANALISIA: EAJren hegemonia islatu dute Legelbitzarreko hauteskundeetako emaitzek Aiaraldean ere

Erredakzioa 2016ko ira. 25a, 22:55

EAJk garaipen argia eskuratu du EAEn eta hegemonia hori eskualdean ere irudikatu dute bozek. Izan ere, 9.167 boto jaso dituzte jeltzaleek. Hau da, 2012an -9.057- baino gehiago, abstentzioa handia izanda, gainera. Aurreko hauteskunde orokorrekin alderatuz gero, EAJren gorakada nabarmena izan da, 6.546 boto erdietsi baitzituen. Gorakada nabarmena izan da baita 2015eko Foru Hauteskundeekin alderatuta ere, 7.362 boto lortu baitzituzten zita horretan.

EAJk garaipen argia eskuratu du EAEn eta hegemonia hori eskualdean ere irudikatu dute bozek. Izan ere, 9.167 boto jaso dituzte jeltzaleek. Hau da, 2012an -9.057- baino gehiago, abstentzioa handia izanda, gainera. Aurreko hauteskunde orokorrekin alderatuz gero, EAJren gorakada handia izan da, 6.546 boto erdietsi baitzituen.

EH Bildu bigarren indarra

EH Bilduk Elkarrekin Podemosen eragina nabaritu du eta bidean 1.046 boto galdu ditu aurreko Legebiltzarreko emaitzak aintzat hartzen badira; 2012an 7.129 izan ziren eta orain 5.723. Dena den, bigarren indar gisa egoera indartu du. Gogoratu beharra dago Kongresurako hauteskundetan 3.633 boza besterik ez zituela izan.

Elkarrekin Podemosek ez ditu aurreko emaitzak berretsi

Elkarrekin Podemoseko kideek pairatu dute gehien Euskal Herriko eta eskualdeko bozkatzaileen irizpide aldaketa hauteskundeen arabera: ekaineko hitzorduan 7.309 izan ziren eta orain, ordea, 3.129, erdia baino gutxiago, alegia.

Kongresuan eta Espainiar Gobernuan eragiteko grinak izandako arrakasta ez da islatu EAEn.

PSE-EEren porrota

Hala eta guztiz ere, kolpe handiena PSE-EEk jaso du, 1.789 boza lortu baititu. Duela 4 urte sozialistek 2.997 lagunen babesa erdietsi zuen, guztira 1.208 boto gutxiago.

PPren beherakada ez da hain nabarmena izan, baina 300 boz galdu ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide