Ekintzaileei zuzenduriko sei “ikasketa pilula", irailean eta urrian

Erredakzioa 2016ko ira. 24a, 08:20

Sei ikastaro eskainiko dituzte irailean eta urrian eskualdeko zenbait entitatek, Aiarako Koadrilak koordinaturik. Ikastaro laburrak izango dira, lau ordukoak. Hori dela eta, “ikasketa pilula” izena jarri diete. Helburua honakoa da: pilula horiek bidez parte hartzaileek “oinarrizko ezagutza batzuk” barneratzea, “enpresa proiektu berri bat garatu ahal izateari begira”.

Tailerrak doakoak izango dira, baina toki kopuru mugatuarekin. Amurrio Bidean sozietate publikoaren bidez eman behar da izena, 945891721 telefonora deituaz edo autoempleo@amurriobidean.org helbidera idatziaz.

Hauek dira sei ikastaroak (seirak gazteleraz izango dira), dagoeneko bat eskaini zuten asteazkenean:

“¿Te atreves a soñar? Evaluación del potencial emprendedor”

Eguna: Irailak 21, 16:00etatik 20:00etara

Tokia: Amurrio Bidean-en egoitzan (Reforamurrio Enpresaldea), Amurrion

“Cómo convertir una idea en una modelo de negocio”

Eguna: Irailak 28, 16:00etatik 20:00etara

Tokia: Laudioko Garapen Agentzia (Arza eraikinean, Gardea auzoan)

“Nociones básicas para elaborar mi plan de marketing”

Data: Urriak 4, 16:00etatik 20:00etara

Tokia: Aiarako Udaletxeko erabilera anitzeko aretoa

“Cómo calcular el coste y el precio de mis productos/servicios”

Data: Urriak 21, 16:00etatik 20:00etara

Tokia: Amurrio Bidean-en egoitzan (Reforamurrio Enpresaldea), Amurrion

“Aspectos claves para realizar un Plan Económico-Financiero”

Eguna: Urriak 18, 16:00etatik 20:00etara

Tokia: Laudioko Garapen Agentzia (Arza eraikinean, Gardea auzoan)

“Tributación y facturación e una pequeña empresa. Lo que tengo que saber”

Data: Urriak 25, 16:00etatik 20:00etara

Tokia: Aiarako Udaletxeko erabilera anitzeko aretoa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide