Hasi dira anbulatorio berria eraikitzeko obrak

Erredakzioa 2016ko ira. 23a, 08:00

Hasi dira Osakidetzaren Amurrioko Osasun Zentro berria eraikitzeko obrak, Mendiko kaleko 3. zenbakiko orubean. 2,75 milioi euro inbertituko dituzte zentroan eta, aurreikusi dutenaren arabera, datorren urterako egongo da eraikita.

Hasi dira Osakidetzaren Amurrioko Osasun Zentro berria eraikitzeko obrak, Mendiko kaleko 3. zenbakiko orubean. 2,75 milioi euro inbertituko dituzte zentroan eta, aurreikusi dutenaren arabera, datorren urterako egongo da eraikita.

Anbulatorio berriak 1.340,36 metro karratuko azalera izango du, eta 33 langile arituko dira bertan: familiako 6 mediku, 2 pediatra, erizaintzako 8 profesional, emagin bat, 4 administrazio-laguntzaile, EAGeko 4 mediku, EAGeko 4 erizain eta EAGeko 4 zaindari. Zentroa ez da Amurrioko herritarrak artatzera mugatuko. Aiara, Artziniega edo Urduña bezalako beste herri batzuetako biztanleei ere eskainiko zaie arreta.

Zerbitzu ugari eskainiko ditu anbulatorio berriak, Osakidetzatik jakinarazi dutenez: “osasun-arreta orokorra kontsultan eta etxean, etengabeko arreta-puntuak, prozedura diagnostikoak eta terapeutikoak, sustapen eta prebentzioko jarduerak, haurren eta nerabeen arreta, emakumeen arreta, helduen eta adinekoen arreta, arreta aringarria eta kirurgia txikia”, besteak beste.

Eraikin "erosoagoa"

Osakidetzak gaineratu du zentro berria “erosoagoa” izango dela eta langileek “lan egiteko baldintza hobeak” izango dituztela. “Kontsulta gehiago egongo dira, mugikortasun murriztua duten pertsonen beharretara egokitutako espazioak jarriko dira eta itxarongela handiagoak eta hobeto prestatuak egongo dira”.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide