"EH Bilduk Legebiltzarraren ateak zabaltzeko ahalegina egin du"

Erredakzioa 2016ko ira. 21a, 08:54

EVA BLANCO (Amurrio, 1973) EH Bilduko legebiltzarkidea izan da bukatzear dagoen legealdian eta Arabako hautagaia izango da berriro. Erakundean izandako esperientzia azaldu du eta koalizioaren helburuak ere aipatu ditu.

Parlamentaria izan zara azken legealdian, zer balorazio egiten duzu?

EVA BLANCO (Amurrio, 1973) EH Bilduko legebiltzarkidea izan da bukatzear dagoen legealdian eta Arabako hautagaia izango da berriro. Erakundean izandako esperientzia azaldu du eta koalizioaren helburuak ere aipatu ditu.

Parlamentaria izan zara azken legealdian, zer balorazio egiten duzu?

Amaitu berri den legegintzaldi honetarako hiru helburu markatu zituen Urkulluk: krisi ekonomikoa gainditzea, bakean sakontzea eta estatus berria lortzea. Ez du bat ere lortu.

Lau urte hauetan, Madrilek inposatutako neurri politiko guztiak aurrera eraman ditu Urkulluren Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: lan erreformak, pentsioen erreforma, hezkuntza legea, eta abar. Neurri horiekin langabezia, pobrezia eta prekarietate gehiago izatea lortu dugu, besterik ez.

Urte hauetan oposizioko lehen indarra izan gara Legebiltzarrean, gutxi ezagutzen da EH Bilduk egindakoa, gutxi azaltzen gara komunikabide nagusietan.

 

Guk proposamen ugari egin dugu, hainbat mugimendu sozialen, sindikaturen eta eragileren kezkak, arazoak eta proposamenak eraman ditugu Legebiltzarrera”.

 

Izan ere, EH Bilduk Legebiltzarrera eraman dituen proposamenen %80a sozioekonomiari buruzkoak izan dira.

Esparru pertsonalean oso balorazio positiboa egiten dut. Legebiltzarraren funtzionamendua barrutik bizitzea ezagutza eta esperientzia eman dit.

Hasiera batean erakundearen protokoloak harritu ninduen. Ematen dituzun urrats guztiak protokolo eta burokraziaren barruan kokatu behar dira, baina gauzak zertxobait aldatzea lortu dugu.

 

EH Bilduk erakundearen ateak zabaltzeko ahalegina egin du eta gizarte eta sindikatu eragileek Legebiltzarra bozgorailu bezala erabil dezaten erraztu”.

Era berean zenbait ordezkari politikoen hipokresia ezagutzeko aukera izan dut ere. Nik oso harreman ona izan dut beste alderdietako lagunekin, baina hori zeharo aldatzen da komunikabideak tartean sartzen direnean, eta ezin dut ulertu.

Zein da parlamentura eraman nahi duzuen mezua?

Hiru puntu azpimarratuko nituzke: Gure herriaren interesen alde lan egitera doala EH Bildu Legebiltzarrera; oin bat kalean eta bestea erakundeetan izatea posible dela, eta Legebiltzarrean Aiarako ordezkaritza egotea oso garrantzitsua dela.

Argi dago legebiltzarkideek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bizi diren pertsonen aldeko lana egiten dutela, baina garrantzitsua iruditzen zait Aiarako arazoak legebiltzarrera zuzenean eramatea horiek ondo ezagutzen dituen pertsona batek.

Azken lau urteetan horrela izan da: osasun arloan (ginekologia eta osasun azpiegituren berrantolaketa), Laudioko lanbide heziketa, eskola garraioa, eskualdeko enplegu programak,…

Zeintzuk uste duzu izango direla hurrengo lege-agintaldiaren erronka nagusiak?

EH Bilduk argi dauka hiru ardatz nagusietan lan egingo duela: krisiaren eraginak gainditu, enplegua sortu eta sistema publikoa indartzea; subiranotasun arloan aurrerapausoak ematea, eta behin betiko bake osoa lortzea.

 

Krisiaren eraginak sortu dituen baldintzak gainditu beharra dugu gizarteak etorkizuna izan dezan eta horretarako subiranotasun politiko eta ekonomikoa behar dugu”.

Eta bakea lortu eta elkarbizitza berria eraikitzea gizarte bezala betetzeke dugun erronka da.

Datozen lau urteetan arlo hauetan aurrera egiteko aukera izango dugu, EH Bilduk ordezkaritza indartsua izanda.

Hainbat ekintza antolatu dituzue Aiaraldean hauteskunde kanpainan. Nolakoa ari da izaten kanpaina eskualdean?

Mahai-inguruak eta hitzaldiak izan ditugu. Pentsio, feminismoa eta ustelkeriari buruzkoak, baita eredu energetikoari buruz.

Horretaz gain, bizikleta martxak, abesbatzen erakustaldia eta propaganda banaketa egin ditugu, jendearekin kalean egoteko aukera ematen baitute.

Jasotzen ari garen erantzuna primerakoa da, eta ez bakarrik jendea guregana hurbiltzen delako, baizik eta lan talde anitza dugulako lanean ilusio handiz. 2011n indarra eman zigun ilusioa berreskuratzen ari gara, horregatik badakigu emaitza onak izango ditugula.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide