Arabako Foru Aldundiak prozesionariaren -edo pinu-beldar- aurkako fumigazioak abiatu ditu eskualdean.
Helikopteroz egiten ari dira hegazkinean baino errazago izango delako, eta botatzen duten produktua ez da kimikoa, “bacillus” bakterian oinarrituta baitago tratamendua. Hori dela eta, Aldundiak adierazi du ez dela kaltegarria naturarentzat edo gizakientzat.
Atzo Laudion aritu ziren arratsaldean, baina Amurrion Radiata pinudun sailetako 103 hektarea dita helburu. Lau gune lokalizatu dira: Amurrio eta Lezamako Administrazio Batzarraren artean, Kastainotxubieta eta Bostarratxeta barrutietan, beste bat San Antonen eta Lezamako Administrazio Batzarreko Las Minasen.
Laudioko ingurutan prozesionariaren kontrako fumigazioa egiten ari da helikopteroa. @LaudiokoUdala pic.twitter.com/mSFZfGhWDB
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) 2016(e)ko irailak 19