Sei ikastaro eskainiko ditu Aiarako Kuadrillak, enplegurako formaziora bideratuta

Erredakzioa 2016ko ira. 19a, 13:40

Enplegurako formaziora bideratutako hainbat ikastaro ere jarriko ditu Aiarako Kuadrillak datozen hilabeteetan Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza bat baliatuta.

Honako hauek izango dira eskainiko dituzten ikastaroak:

Enplegurako formaziora bideratutako hainbat ikastaro ere jarriko ditu Aiarako Kuadrillak datozen hilabeteetan Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza bat baliatuta.

Honako hauek izango dira eskainiko dituzten ikastaroak:

1. Profesionaltasun ziurtagiriko (SSCM0108) MF0972_1, MF0996_1 eta MF1087_1 mailak: Eraikin eta lokaletako gainazalen eta altzarien garbiketa. 90 orduko ikastaroa izango da eta Laudioko Garapen Agentziak eskainiko du azaroaren 7tik 22ra. Ordutegia zehazteke dago.

2. Bim-Revit metodologia: 40 orduko ikastaroa, Amurrio Bidean-ek eskainiko duena urriaren 26tik azaroaren 24ra, asteazken eta ostegunetan, 15:30etatik 19:30etara. Aiarako Haraneko pertsona aktiboek izango dute lehentasuna izena ematerako orduan.

3. Elektrodo estaliekin egiten den soldaduraren hastapenak: 80 orduko ikastaroa. Sartu Arabak eskainiko du, urria-azaroa bitartean. Data eta ordutegiak zehazteke daude.

4. Ekipamendu industrialaren mantenuaren hastapenak: 100 orduko ikastaroa izango da eta Laudioko Garapen Agentziak eskainiko du irailaren 19tik urriaren 24ra, 15:30etatik 20:30etara. Aiara Haraneko pertsona langabetuei zuzenduriko ikastaroa izango da.

5. Ekipamendu industrialaren mantenuaren hastapenak II: 100 orduko ikastaroa izango da eta Laudioko Garapen Agentziak eskainiko du urriaren 25etik azaroaren 30era, 15:30etatik 20:30etara. Aiara Haraneko pertsona langabetuei zuzenduriko ikastaroa izango da.

6. Nazioarteko Merkataritza Teknikaria: 80 orduko ikastaroa izango da. Amurrio Bidean-ek eskainiko du azaroaren 7tik 28ra, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Aiara Haraneko pertsona langabetuei zuzenduriko ikastaroa izango da.

 

Ikastaroetan izena emateko ikastaroa eskaintzen duen entitatearekin kontaktatu behar da.

1. , 4. eta 5. ikastaroen kasuan Laudioko Garapen Agentziarekin: 944 03 48 00 telefonoaren bidez, 9:00etatik 14:00etara bitartean deituta (astelehenetik ostiralera).

2. eta 6. ikastaroen kasuan Amurrio Bidean-ekin: 945 89 17 21 telefonoaren bidez, 8:00etatik 15:00etara bitartean deituta (astelehenetik ostiralera).

3. ikastaroaren kasuan Eskualdeko Garapen Agentzian eman daiteke izena: 946 72 77 73 telefonoaren bidez, 8:00etatik 18:00etara bitartean deituta (astelehenetik ostiralera).

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide