Industriaren eta ekonomiaren berraktibaziorako plana aurkeztu du Aiarako Kuadrillak

Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 22:20

Lehen sektoreko enpresen haztegi bat sortzea eta poligono industrialen inbentario bat egitea aurreikusten du planak, besteak beste

Eskualdeko “industria eta ekonomiaren berraktibaziorako” plan bat osatu du Aiarako Kuadrillak, Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza bat baliatuta. Plana maiatzaren 31rako gauzatzea aurreikusi dute, hainbat fasetan banaturik. Hainbat ekintza egingo dituzte plan horren baitan.

Lehen sektoreko enpresen haztegi bat sortzea eta poligono industrialen inbentario bat egitea aurreikusten du planak, besteak beste

Eskualdeko “industria eta ekonomiaren berraktibaziorako” plan bat osatu du Aiarako Kuadrillak, Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza bat baliatuta. Plana maiatzaren 31rako gauzatzea aurreikusi dute, hainbat fasetan banaturik. Hainbat ekintza egingo dituzte plan horren baitan.

Ekintza horien artean nabarmendu dute inbentarioa bat egin nahi dutela, eskualdeko industria poligonoen ezaugarrien ingurukoa. Enpresa eta ekonomia-jardueren gaineko informazioa bilduko du inbentario horrek, poligonoen egoera urbanistikoa eta eraikinen gaur egungo egoera zein den jakiteko. GIS sistema batean bilduko dute informazio guztia, doako bisore baten bidez ikusgarri egon dadin.

Lehen sektoreko enpresen haztegi bat sortzea ere aurreikusten du planak, tokiko produktuen ekoizpenera dedikatuko dena. Haztegiak makina eta espazio komunak izango lituzke.

“Industria ekoizpen aurreratua 4.0” deritzonaren baitako estrategiak eskualdera ekartzeko ekimenak egitea ere aurreikusi dute, eta baita enpresen kontsolidaziorako tutoretza pertsonalizatuak eta jardunaldi teknikoak antolatzeko asmoa ere.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide