Atxetako Jaiak, familia giroan bizitzeko bereziki pentsatuak

Erredakzioa 2016ko ira. 15a, 08:10

Atxeta definitzeko zaila den territorio batean kokatua dagoela esan daiteke. Arrankudiaga-Zolloko auzo bat da, baina askoz hurbilago dago Areta eta Laudiotik. Dena dela, horrek ez dio historia eta izaera propioa izatea galarazi. Hori argi ikusi daiteke auzoko jaien egitarauari erreparatuz gero, ez baita makala jai batzordeko kideek  irailaren 17ko astebururako aurkeztu duten programa.

Atxeta definitzeko zaila den territorio batean kokatua dagoela esan daiteke. Arrankudiaga-Zolloko auzo bat da, baina askoz hurbilago dago Areta eta Laudiotik. Dena dela, horrek ez dio historia eta izaera propioa izatea galarazi. Hori argi ikusi daiteke auzoko jaien egitarauari erreparatuz gero, ez baita makala jai batzordeko kideek  irailaren 17ko astebururako aurkeztu duten programa.

“Adin guztietako pertsonentzako ezin hobeak dira Atxetako Jaiak, edonork gozatzeko moduko egitaraua baitute”. Hala adierazi dute antolatzen ari direnek. Umeengan pentsatuta eginiko ekintzek pisu handia hartzen dute jaietan. Lehiaketa gastronomikoa edo helduentzako bestelako ekintzak egiten diren une berean umeentzako ekintzak daude baita”, azaldu dute Jai Batzordetik, “aitek eta amek ere gozatzeko aukera izan dezaten euren seme-alabak begiraleekin jolasten edo tailerretan parte hartzen ari diren bitartean”.

Horregatik animatzen dira Arrankudiaga-Zolloko eta Aretako familia asko asteburua Atxetan pasatzera. “Ez da falta Laudiotik, Amurriotik, Orozkotik edota Ugaotik gerturatzen den jendea ere, une onak igarotzera datozenak, umeentzako ekintzak dauden orduetan batez ere”.

[video:https://vimeo.com/75087987]

“Oinarrizko ekintzak”
“Oinarrizkoak” bihurtu diren zenbait ekintza ere bildu dituzte ekitaldi sortan. Igel-toka da jarduera horietako bat. Txapelketa horren XXVIII. edizioa izango da aurtengoa. “Joko tradizional bat bezala hasi zena igande arratsaldean arrakasta handia duen ekintza bilakatu da”, erantsi dute Jai Batzordetik, “Badaude inoiz huts egiten ez duten parte hartzaileak, giro bitxia sortzen da”.

Urte pila bat ditu Txapelketa Gastronomikoak ere. Baina duela zazpi urtetik hona “Jesus Gorostizaga memoriala” izenarekin berrizendatu da. “Jesus urtero etortzen zen Arrankudiagatik, eta igandeko bazkaria prestatzen zigun: paella eta solomoa piperrekin”. Bera omentzeko aldatu zioten izena zitari.

Hainbat auzokideren artean antolatzen dituzte festak, bilera irekien bidez. Ez da lan makala ekintza guztiak aurrera ateratzeko egin behar izaten dutena. “Estresatu egiten gara batzuetan, baina beti izaten dugu tartetxo bat marmitakoa egin eta dantzatzeko!”.

 

EGITARAU OSOA

Irailak 17, larunbata

Baserriko produktuen salmenta goiz osoan zehar

12:00 // Txupina eta kalejira

12:00 // Tailerrak eta puzgarriak

12:30 // J. Gorostizagaren omenezko gastronomia txapelketa, VII. Marmitako eta tortilla Lehiaketa

14:30 // Sari banaketa eta bazkaria

16:00 // Umeentzako makillajea, puzgarriak eta tailerrak

18:00 // Buruhandiak

19:00 // Txokolatada herrikoia

19:30 // Pailazoen Ikuskizuna
Mozorratuta doazen haurrek saria jasoko dute

21:00 // Disko festa Ramonekin eta zumba animazioa Izaskunekin

21:30 // Txistorrada herrikoia

22:00 // Monologoa

23:00 // Disko Festa

Irailak 18, igandea

12:00 // Diana eta kalejira

12:00 // Umeentzako talo tailerra

12:30 // Meza

12:30 // Dantza plaza Patxi Perezekin

13:00 // Apar festa

14:30 // Bazkari herrikoia eta bingoa

18:00 //  “Cotillas” ikuskizuna, Gorka Aginagalderen umore ikuskizun berria

19:15 // XXVIII. Igel txapelketa

20:30 // Txapelketaren sari banaketa

21:00 // Azken bolandera eta jaien amaiera

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide