Ekintzaileei zuzendutako hainbat tailer eskainiko dituzte udazkenean eskualdean

Erredakzioa 2016ko ira. 11a, 11:46

Ekintzaileei zuzendutako sei tailer eskainiko dituzte Aiaraldean iraila eta urria bitartean. Saio bakoitzak lau orduko iraupena izango du eta enpresa proiektuak garatzeko ezagutzak eskaintzea izango du helburu; ideia baten sorreratik martxan jartzeko pausoetara.

Ekintzaileei zuzendutako sei tailer eskainiko dituzte Aiaraldean iraila eta urria bitartean. Saio bakoitzak lau orduko iraupena izango du eta enpresa proiektuak garatzeko ezagutzak eskaintzea izango du helburu; ideia baten sorreratik martxan jartzeko pausoetara.

Lantegiak doakoak izango dira, baina plaza mugatuak daude. Langabezian dauden eskualdeko pertsonek lehentasuna izango duten arren, plazen esleipena izena ematearen arabera egingo da.

Informazio gehiago eskatzeko Amurrio Bideanera jo daiteke, 94 589 17 21 telefono zenbakian edo autoempleo@amurriobidean.org helbidean.

  • Irailak 21 Amurrion - “Ausartzen zara amets egiten? Ekintzaile potentzialen ebaluazioa”

  • Irailak 28 Laudion - “Nola bihurtu ideia bat negozio eredu batean”

  • Urriak 4 Arespalditzan - “Nire marketing plana osatzeko oinarrizko ezagutzak”

  • Urriak 11 Amurrion - “Nola kalkulatu nire produktu/zerbitzuen koste eta prezioa”

  • Urriak 18 Laudion - “Ekonomia-finantzaketa plana sortzeko gakoak”

  • Urriak 25 Arespalditzan - “Zerga-ordainketa eta fakturazioa enpresa txikian. Jakin beharrekoak”

     

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide