Vox alderdiak hauteskunde kanpaina prestatu du eta Aiaraldeari garrantzia berezia eman dio. Izan ere, iragarritako 5 ekintzetatik, 2 eskualdean izango dira. Gainerakoak Gasteizen izango dira Jose Antonio Ortega Lara edota Ana Velasco Vidal-Abarca kideekin.
“Muévete, por España” moto ibilaldia
Esan bezala, bi ekimen gauzatuko ditu Santiago Abascalen alderdiak Aiaraldean. Lehenengoa “Muévete, por España” moto ibilaldia izango da irailaren 17an. Amurriotik abiatuko dira eta gero, besteak beste, Laudio igaroko dute. Voxen asmoa da propaganda banatzea herriz herri.
Hurrengo egunean barbakoa-ekitaldia egingo dute Aiaran hautagaiekin.
Santiago abascal Escuza, ospitalean
Hala eta guztiz ere, ez da ziurra zerrendaburuak -Santiago Abascal Escuzak, alderdiaren sortzailearen aitak- kanpainan parte hartuko duen. Hedabideek jakinarazi zuten asteazkenean ospitaleratu zutela.