EH Bilduk Aiaraldeko zerrendakideak aurkeztu ditu gaur

Erredakzioa 2016ko ira. 8a, 12:21

EH Bilduk eskualdeko zerrendakideen aurkezpena egin du gaur. Horrela, Eva Blanco, Julen Arzuaga, Irati Mendiguren, Maddi Isasi eta Natxo Urkixo egon dira gaur Laudioko herrigunean. Elena Beloki ez da Aiaraldera etorri, baina bera ere hautagaia izango da Gipuzkoan.

Eva Blanco eta Julen Arzuaga mintzatu dira koalizioaren egitasmoei buruz Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei dagokienez. Eva Blanco amurrioarrak nabarmendu du EH Bilduren hautagaien aniztasuna eta azpimarratu du euren helburua dela Araba eta Euskal Herria hobetzea.

Horretarako, Eva Blancok adierazi du konplazentzia alde batera utzi behar dela. EH Bilduko kidearen aburuz, askotan horretan erortzen dira politikariak Euskal Herria gainerako lurraldeekin alderatzean. Eva Blancoren ustez, aldaketa beharrezkoa da gehiengoaren mesederako -150.000 langabetu daude EAEn- eta horregatik hiru erronka proposatu ditu koalizioak: 60.000 lanpostu duin sortzea, iruzur fiskala jazartzea eta euskal pentsio sistema gauzatzea.

EAJrekin eta Ahal Dugu Podemosekin akordioak

Julen Arzuaga aretarrak ere hitza hartu du. Arnaldo Otegiren inhabilitazioari buruz ez da gehiegi mintzatu: “erabaki politikoa izan da, eta ez juridikoa”. Aldiz, EH Bilduko programa aipatu du jakinarazteko gobernu programa dela.

Koalizioaren proposamenak erdiesteko, Julen Arzuagak iragarri du beharrezkoak izango direla akordioak EAJ eta Ahal Dugu Podemos alderdiekin hiru ardatzen inguruan; neurri sozialak, erabakitzeko eskubidea eta bakea eta normalizazioa, alegia.

Iraileko hauteskundetan Arabako zerrendan egon ordez, Julen Arzuagak Bizkaikoa osatu du. Bere iritziz, eskualdeak ez du kide bat galduko, baizik eta legebiltzarkidea irabaziko. Aldi berean, gogoratu du Areta ere Bizkaian eta Araban banatuta dagoela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide