Artziniegan eta Urduñan izango dira Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituko hitzorduak

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko abu. 31a, 09:29

Aurtengo Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituak bi lasterketa izango ditu Aiaraldean, Urduñan irailaren 24an eta Artziniegan urriaren 8an.

Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituak seigarren ekitaldia prestatu du aurten, guztira hamabi lasterketa antolaturik Euskal Herria osoan zehar. Hamabi probaren artean, bi lasterketa berezi izango dira, Usansolon Euskal Herriko txapelketa izango baita eta Urduñan urrezko mendi duatloia.

Aurtengo Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituak bi lasterketa izango ditu Aiaraldean, Urduñan irailaren 24an eta Artziniegan urriaren 8an.

Euskal Herriko mendu duatloi zirkuituak haren seigarren ekitaldia prestatu du aurten, guztira hamabi lasterketa antolatuz Euskal Herria osoan zehar. Hamabi proba hauen artean, bi lasterketa berezi izango dira, Usansolon Euskal Herriko txapelketa izango baita eta Urduñan urrezko mendi duatloia.

Urduñako mendi duatloiarako izen-ematea zabalik

Urduñako mendi duatloian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago irailaren 23rarte. Inskripzioak 15 euro balioko ditu aurretik apuntatuz gero eta egunean bertan joanez gero 20 euro ordaindu beharko dira.

Errelebotako proban apuntatu nahiez gero 25 euro pagatu beharko ditu bikoteak aurretik eta egunean bertan 30 euro balioko ditu.

Ibilbidearei dagokionez bi track igo dituzte antolatzaileek, lehen bi sektoretakoak. Lehenbizi kirolariek 11,5 kilometro egin beharko dituzte menditik 516 metroko desnibelarekin eta hau amaitzean txirrindula hartu beharko dute BTT zatiak izango dituen 20 kilometroak betetzeko, guztira 919 metroko desnibelarekin.

1. sektorea (lasterka): http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=14237469

2. sektorea (BTT): http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=14237422

Artziniegako mendi duatloia

Aiaraldeko beste duatloi ekitaldia Artziniegan izango da urriaren 8an. Izen ematea laster zabalduko dute Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituko atarian baina antolatzaileek ibilbidearen bideo bat zabaldu dute.

BTTko sektoreak Soxoguti inguruak zeharkatuko ditu, zirkuitu batean bi buelta luze eta buelta txiki bat emanez.

Bideoa: 

[video:https://www.youtube.com/watch?v=Y8DzTbS6G3Y]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide