Santiago Abascal Escuza Vox alderdiko hautagaia izango da Araban. Bere semeak sortutako erakundeak Eusko Jaurlaritzaren itxiera proposatuko du eta eskumenak espainiar gobernuari itzultzea.
Santiago Abascalek hainbat ardura izan ditu PPn; Amurrioko zinegotzia, Arabako batzarkidea, senataria, Aiarako batzordeko presidentea... baina 2015ean alderdia utzi zuen, ez baitzegoen ados Mariano Rajoyren politikekin.
Hasiera batean nekea argudiatu bazuen ere, geroago aitortu du bere ustez, Rajoyk ez zituela hauteskundeko konpromisoak bete.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.