Iaz Añeseko bidean gertatzen ari ziren harri jausien ondorioz bertan behera utzi zituzten sanbitoresak. Hala ere, aurten berriro ekingo diote ospakizunari, arazo horiek konpondu ostean.
Larunbatean izango dira ekintzak Kobatan, Gorobel mendilerroko zati aiararrean. Han elkartuko dira hainbat lagun egunaz gozatzeko. Egitaraua hurrengoa izango da:
12:00 Meza Eskutxiko Ahotsak abesbatzaren emanaldiarekin
13:00 Artzain txakur erakustaldia
14:00 Artzain bati omenaldia
15:00 Herri bazkaria. Rakataplá elkartearen laguntzarekin.
16:30 Igel toka txapelketa heldu eta umeentzat.
18:30 Soka tira txapelketa. Artzainak gainontzekoen kontra.
Jarraian, umeentzako soka tira.
Txapela jaurtiketa
Dantzaldia Iñaki Otegirekin
Txokolate jana eta jaiaren amaiera