Arabako Foru Aldundiak antolatzen du Magialdia eta gaur bertan emanaldia egongo da Okondon. Luiaondon, ordea, irailaren 5ean izango da hitzordua.
Gaur, arratsaldeko 18:00etan umeentzako magia tailerrak antolatuko dituzte Kultur Etxean eta gero mago talde batek herria zeharkatu du, Txaparro eta Igerilekuetan. 20:00etan Morrison magoak hartuko du lekukoa haurrak liluratzeko Kultur Etxean.
Irailaren 5ean ekimena Luaiondon izango da. Eredu bera erabiliko dute, baina kasu horretan Ludoteka izango da ardatza. Umeek tailerretan parte har dezaten beharrezkoa da izena ematea 945 39 90 13 telefonoan.