Elkarrekin Podemos koalizioak Aiaraldeko 4 kide izango ditu Eusko Jaurlaritzarako Arabako hauteskundeko zerrendetan; Angel Jimenez, Maria Jose Garcia Castro, Josep Moya eta Josu Alonso, hain zuzen.
Hala ere, Amurrioko eta Laudioko zerrendakideak ez dira goiko postuetan egongo. Horrela, Angel Jimenez Amurrio Ahal Duguko zinegotzia eta herriko zirkuluaren idazkaria 9. hautagaia izango da. Bestalde, Maria Jose Garcia Castro 20. postuan arituko da. Josep Moya 21. izango da eta Josu Alonsori 25. zerrendakidea.
Maria Jose Garcia Castro amurrioarra etxekoandrea da. Josep Moya, ordea, ADIFeko langilea da eta Laudioko Elkarrekin Ahal Duguko kide oso publiko. Josu Alonso Guardian enpresako behargina da.
Angel Jimenezek adierazi du ez daudela oso ados zerrenden osaerarekin. Izan ere, Aiaraldeko kideek protagonismo gehiago izatea aurreikusi zuten, baina, azkenean, Bizkaiko zenbait hautagai sartu dituzte Araban.