Astarte Amurrioko stoner-rock taldeak irabazi du “Villa de Artziniega” musika lehiaketa eta, ondorioz, irabazi dituzte 300 euro eta herriko jaietan jotzeko aukera.
Artziniegako Rock Elkarteak jakinarazi du gaur erabakia. Antza, amurrioarrek abaintaila apurra izan dute baina lortu dute garaipena.
Bestalde, Makoto taldeak eskuratu zuen publikoaren saria eta, horri esker, Burubion grabatuko dute.