“Euskalzunba izango da aurten Aiaraldean aurkeztuko dudan ikuskizun berria”

Txabi Alvarado Bañares 2016ko abu. 22a, 11:18

“Xaibor” bezala da ezaguna XABIER ZUBIAGA (Bilbo, 1985). DJ animatzaile gisa aritzen da Okondon urtero, eta aurten ere egongo da. Aiaraldeko beste hainbat herri ere bisitatuko ditu.

“Xaibor” bezala da ezaguna XABIER ZUBIAGA (Bilbo, 1985). DJ animatzaile gisa aritzen da Okondon urtero, eta aurten ere egongo da. Aiaraldeko beste hainbat herri ere bisitatuko ditu.

Oraindik ezagutzen ez zaituen horrentzako... nor da Xaibor?
Errigoitin bizi den 31 urteko mutil bat, 12 urte daramatzana DJ animadore lanetan murgilduta buru belarri, bere ogibidea hori delarik esklusiboki.

Zer topatu ahal izango du Okondon eskainiko duzun emanaldira gerturatzen denak?
5-6 urte inguru daramatzat Okondora joaten. Urte guztietan aldatzen dudan ikuskizunarekin gozatzeko eta dantzatzeko aukera izaten dute herritarrek. Aurten ere ez zen gutxiagorik esperoko nire partetik. Aurtengo ikuskizun berria Euskalzunba izango da. Horixe aurkeztuko dut Okondon.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=CvOJTYaS0PI]

Posiblea da zunba euskaraz eskaintzea?
Ikuskizun nobedoso hau egiteko, oraingoan ere gogor egin behar izan dut lan, pasa den urteko urritik aurtengo urtarrilera.

 

"Zunba dantza motarako 12 abesti buru belarri ikasi behar izan nituen lehendabizi, urritik abendura bitartean, akademia partikular batetan. Bien bitartean, gauetan etxean abesti guztiak euskaraz itzultzeari ekin nion, paper batean"

 

Azkenik, urtarrileko 20 egun hartu nituen grabazio estudio batean sartzeko, diru askoren truke erositako karaokeen gainetik nire euskaratutako hitzak jartzeko abesti berriei. Eta jarraian Gernikan izan nuen gala ongile batean DVD-a grabatu genuen 4 kamerekin, aurten ikuskizun guztietan ume eta nagusi orori oparitzen ari natzaiena, poster egutegi erraldoi batekin batera.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=AkIlxKhiCpU]


Haurrei ez ezik, gurasoei ere zuzendutako ikuskizuna dela diozu.
Bai noski. Berez ordu eta laurden behar izaten dut Euskalzunbako ikuskizuna egin  eta DVDak eta 2016. urteko poster egutegiak oparitzeko, eta berez ikuskizunaren iraupena 2 ordukoa denez (luzagarriak, beti ere) azken 45 minutuetan familian gozatzeko ikuskizuna egiten dut, hainbat abestirekin: koreografikoak, modan daudenak, “patxangakoak” eta, batez ere, euskal dantza errazak (Polka irlandiarra, Lantzeko inauteriak, banakoa edota 7 jauzi, batez ere).

Okondoko Jaietan egoteaz aparte, egongo al zara Aiaraldeko beste herriren bateko jaietan?
Noski! Urduñan, Gardean, Latiorron, Goikolarran eta Arakaldon izan berri naiz. Eta laster... Laudioko jaietan akaso, Okondon, San Lorenzo auzoan eta orain gogoratzen ez dudan beste auzo batean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide