Aiaraldearrez josita daude EAJko eta EH Bilduko Eusko Legebiltzarrerako zerrendak

Erredakzioa 2016ko abu. 17a, 16:57

EAEko alderdiak hasi dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen zerrendak aurkezten eta aurpegi ezagunak jaso dituzte EAJk eta EH Bilduk.

EAJ

Jeltzaleek jarri dituzte Arabako zerrendan 8. postuan Almudena Otaola okondoarra, 9. Estibaliz Larrauri amurrioarra, 16. Aroa Cerrada laudioarra eta zinegotzi ohia, 20. Iker Ibarrondo EGIko kidea, 21. Agurtzane Llano Artziniegako alkate ohia eta 23. Josune Irabien Amurrioko alkatea.

EH Bildu

Koalizioak hainbat aiaraldearrez ere osatu du Arabako zerrenda. Eva Blanco zinegotzia eta legebiltzarkidea 5. kokatu dute, 7. postua Irati Mendiguren laudioarrari dagokio, 12. hautagaia Natxo Urkixo Laudioko alkatea izango da eta 23. Maddi Isasi aiararra.

Bizkaiko zerrendan ere jatorriz Aiaraldekoa den Julen Arzuaga legebiltzarkidea izango da 4. hautagaia. Elena Beloki aretarra ere Gipuzkoako azken postuan kokatu dute.

PSE-EE

Sozialistek ere zerrenda jakinarazi dute eta Aiaraldeari dagokionez alde deigarriena da Txaro Sarasua laudioarra, birritan legebiltzarkide izandakoa, ez dagoela zerrendan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide