Cristian Torres garaile Amurrioko LXIII. Aiara zirkuitua txirrindularitza lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko abu. 16a, 17:51

Atzo ‘Aiara zirkuitua’ lasterketaren 63. edizioa izan zen Amurrion eta bertan Cristian Torres albacetearrak garaipena erdietsi zuen amaierako sprintean.

Seguros Bilbao taldeko txirrindulariak nagusitasunez irabazi zuen sprinta, haren taldea lasterketa osoan lanean egon ondoren. Gainera, bere taldeko bi sprint bideratzaileek seigarren eta zazpigarren postuak lortu zituzten.

Pasa den abuztuaren 15ean, ‘Aiara zirkuitua’ lasterketaren 63. Edizioa izan zen Amurrion eta bertan Cristian Torres albacetearrak garaipena erdietsi zuen amaierako sprintean.

Seguros Bilbao taldeko txirrindulariak nagusiki irabazi zuen sprinta, haren taldea lasterketa osoan zehar lanean egon ondoren. Gainera bere taldeko bi sprint bideratzaileek seigaren eta zazpigarren postuak lortu zituzten, horrela Seguros Bilbao taldeak taldeko sailkapena erdietsiz.

Parte hartze handia lasterketan

Amurrioko txirrindulari elkarteak antolatutako lasterketak parte-hartze handia izan zuen, tropelak ia 180 kide izatera heldu baitzen. Lasterketa hiru proba ezberdinetan batu zen, batetik elite mailakoa, bestetik 23 urte azpiko Arabako txapelketa eta azkenik Daniel Albizuaren omenezko XV. proba.

Txirrindulariek eguraldi ona izan zuten 125 kilometroak betetzeko eta ibilbidearen gogortasun txikiaren ondorioz ia 90 kidetako tropela iritsi zen helmugara, garaipena sprintean jokatuz.

 

Azkenean Cristian Torresek (Seguros Bilbao) bere taldearen lanari esker garaipena lortu zuen, Antonio Angulo (Gomur-Liebana) eta Jokin Aranburu (Parking Geltokia) txirrindularien aurretik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide