Perseidak ikusteko toki pribilegiatua da Aiaraldea

Erredakzioa 2016ko abu. 11a, 17:21

Gaur gauen eta hurrengo bi egunetan Perseidak ikusteko leku aproposa izango da eskualdea Eduardo Rodriguez Bizkaiko Astronomia Elkarteko presidentearen ustetan.

Adituak azaldu du fenomenoa sumatzeko ezinbestekoa dela argiko kutsadura ekiditea eta Aiaraldean toki ugari dago horretarako; Urduñako mendatea edo Bizkozgane, besteak beste.

Hala ere, herrigunetik urruntzearekin eta puntu garaia bilatzearekin nahikoa da Perseidak ikusteko, giro iluna besterik ez baita behar.

Gaur gauen eta hurrengo bi egunetan Perseidak ikusteko leku aproposa izango da eskualdea Eduardo Rodriguez Bizkaiko Astronomia Elkarteko presidentearen ustetan.

Adituak azaldu du fenomenoa sumatzeko ezinbestekoa dela argiko kutsadura ekiditea eta Aiaraldean toki ugari dago horretarako; Urduñako mendatea edo Bizkozgane, besteak beste.

Hala ere, herrigunetik urruntzearekin eta puntu garaia bilatzearekin nahikoa da Perseidak ikusteko, giro iluna besterik ez baita behar.

200 meteoro orduko

Perseidak miresteko 3 egun egongo dira; gaur, bihar eta etzi, alegia. Dena den, Eduardo Rodriguezek azaldu du aurreikuspen onenak gaurko direla; batzuek espero dute 200 meteoro orduko egotea eta baikorrenek 500 meteoro.

Bihar eta etzi, ordea, 70-80 meteoro orduko igaroko dira eta kopuru egokienak 100 meteoro orduko gainetik daude.

Aholkuak

Eduardo Rodriguezek zenbait irizpide eman du Perseidak ikusteko. Esan bezala, argiko kutsadura eta bereziki farolek sortzen duten argitasuna saihestu beharra dago. Horretarako, onena da herrigunetik aldentzea (mendira edo bide urrunetara joatea).

Zeruko zatirik handiena ikusgai izateak ere badauka garrantzia. Ondorioz, leku garaiak gomendagarriak dira (eraikinak, harresiak edo tontorrak ekiditeko).

Tresna berezirik ez da erabili behar.

Gaueko ordu txikiak

Ilgora dagoenez, fenomenoa sumatzea oztopatuko du ilargiaren argiak 01:30ak arte gaur eta 02:00ak arte bihar eta etzi. Hau da, beranduago meteoroak ikusgarriagoak izango dira.

Hala eta guztiz ere, Perseida argienak nabarituko dira.

Erosotasuna, gakoa

Bizkaiko Astronomia Elkarteko presidenteak nabarmendu du Perseidak ikusteko pazientzia behar dela eta, ondorioz, erosotasuna gako bat dela.

Zentzu horretan, etzaulkia eramatea ideia ona da. Aldi berean, aintzat hartu beharra dago gauez giroa hozten dela eta arropa egokia jantzi behar dela. Janaria edo edari beroak (tea, kafea, txokolatea...) hartzeak ere lagundu dezake.

Bide batez, Eduardo Rodriguezek azpimarratu du fenomenoa luzea denez, lagunekin egotea arinagoa egin dezakeela itxaronaldia, bestela, bakarrik egitea aspergarria izan daiteke.

Zer dira Perseidak?

Swift-Tuttle kometak sortzen dituen hautsak dira Perseidak. Kometak hauts lainoak eragiten ditu eta lurrak zeharkatzen ditu bere orbita betetzean.

Perseidek hare-pikorra edo barbantxoaren tamaina izan dezakete, hau da, txikiak dira, baina 59 kilometro segundoko abiadura hartzen dute.

Lurreko atmosfera sartzen direnean airean ionizatzen dira eta fenomeno ikusgarria eskaintzen dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide