Atzo jaso bezala, Aletxu Zobaran eskualdeko euskal preso politikoak borrokaldia hasi zuen astelehenean sakabanaketa salatzeko.
Horretarako, mitardean -zigor ziegan- sartu ziren Ibon Goieaskoetxea eta bera. Hala ere, Valence espetxeko zuzendaritzak banatu ditu protesta hasi ahala, eta neurri horren aurka egiteko gose greba abiatu du Aletxuk.
Saratxoarraren hasierako asmoa da gose greba uztea bere kidearekin batu bezain laster.
Bisitarik ez Valencen
Gainera, 900 kilometrora daudenez eta bisitak ahalegin handia direnez senideentzat, uko egin diote presoek eskubide horri.