Bi laudioar aritu dira Gasteizko Andra Mari Zuriko txapelketan eta, gainera, garaipenak lortu dituzte kadete kategorian.
Alde batetik, Gontzal Muguruzak 4 1/2ko diziplinan gailendu da 18-13 irabazi ostean Aritz Otxoari.
Bestetik, Iker Yustek bikote txapelketa eskuratu du. Nuñez gasteiztarrarekin osatu du taldea eta 22-9 emaitza erdietsi dute.
Dorronsorok kale egin du finalean
Dorronsoro amurrioarrak Azpiazurekin jokatu du, eta nahiz eta askok uste zuten erraz irabaziko zutela, ez dute egun aproposa izan eta 22-13 galdu dute.