Aiaraldeko hainbat herrietako jaietan egongo dira Laudioko Sorginlarre mitologia elkarteko kideak abuztuan. Elkarte horrek kudeatzen ditu euskal mitologiako pertsonaietan oinarritutako erraldoi eta buruhandiak, Laudioko Udalak aurten eskuratu dituenak (Basalarrina Euskal Topagunearen ekimenez).
Honako egun eta toki hauetan egongo dira elkarteko kideak, erraldoi eta buruhandiekin:
*Abuztuak 10, asteazkena: Luiaondoko San Lorentzo Jaiak (Meza ondoren)
*Abuztuaren 12an, ostirala: Amurrioko Jaiak (Txupinazo orduan)
*Abuztuaren 15an, astelehena: Laudioko Jaiak (Txupinazo orduan)
*Abuztuaren 16an, asteartea: Laudioko Txupinazo txikian
*Abuztuaren 26an, ostirala: Laudioko Baserritar azokan
*Abuztuaren 28an, igandea: Laudioko Erroketxuren erreketan
*Irailaren 2an, ostirala: Artziniegako Jaien Txupinazoaren ondoren, 21:30ean.
[video:https://vimeo.com/160945971]