6.622 euroko isuna Aiaraldeko hamaika gazteri, presoen aldeko elkartasun ekimen batean parte hartzeagatik

Erredakzioa 2016ko abu. 3a, 10:14

Guztira 6.622 euroko isuna ezarri diete Aiaraldeko hamaika gazteri, Ernaik iazko abenduan Gasteizen eginiko euskal preso politikoen aldeko ekimen batean parte hartzeagatik. Eusko Legebiltzarraren kanpoaldeko hesian kateatu ziren hamaika aiaraldearrak, Arabako beste 23 gazterekin batera. Antzeko ekintzak egin ziren Bilbon, Donostian eta Iruñean. 410 gaztek hartu zuten parte guztira lau hiriburuetako ekimenetan.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=FpjFol0hOpY]

Duela bi aste iritsi zaizkie isunak: 602 eurokoa pertsona bakoitzeko, 21.000 eurokoa guztira.

Ez dituzte isunak ordainduko, “Mozal Legea desobeditzeko”

Prentsaurrekoa egin zuten atzo ekimenean parte hartu zuten gazteek, Legebiltzarraren parean. Bertan salatu zuten “Mozal Legea baliatuta” ezarri zaiela isuna, eta lege hori desobedituko dutela adierazi zuten. “Mozal legeak, kaleko protestak isilarazi eta jendea ekonomikoki itotzea du helburu”, adierazi zuten, “lege injustuen aurrean desobedientzia jarrerak bultzatzeko deia luzatzen diogu euskal jendarteari”. Prentsaurrekoa amaitzean isunak apurtu zituzten, ordainduko ez dituztela adierazteko.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=5REy_qKSs0Q]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide