Gaur argitaratu da Aiaraldea Jaietan 2016 doako aldizkari berezia, eskualdeko abuztuko eta iraileko jai eta festa guztien gida.
Ia 70 orriko aldizkari berezia da, eta ondorengo udalerrietako jaien informazioa jasotzen du: Aiara (Kexaa, Luiaondo, Soxo, Etxaurren, Luxo, Menagarai, Opellora, Kobata-Beotegi), Laudio (San Rokeak eta Latiorro), Orozko (San Antolinak eta Ibarra, Beraza, Goikiria eta Urigoiti auzoetako festenak), Amurrio (San Roke, Aloria, Lekamaña, Larrabe, Baranbio), Okondo (San Roman eta San Lorenzo), Arrankudiaga-Zollo (Andramariak eta Atxeta) eta Artziniega (Arteko Gure Ama eta Antzinako Azoka).
Jaietako protagonista esanguratsuenei eginiko elkarrizketak, egongo diren ekintzen inguruko artikuluak eta, nola ez, jai guztien egitarauak biltzen ditu aldizkariak.
Gaurtik aurrera eskuratu ahal izango da doan, eskualdeko kulturgune, taberna, saltoki eta bestelako gune publikoetan.