Tubacex enpresak 2016ko lehen seihileko balorazio oso positiboa egin du. Izan ere, 1,7 milioi euroko etekin garbiak lortu du eta zorra 4,5 milioi eurotan murriztu du.
Iazko emaitzak oparoagoak izan ziren, baina zuzendaritzak nabarmendu du sekulako krisialdia gertatzen ari dela sektorean (gasa eta petrolioa, alegia) eta Tubacex onik ateratzen ari dela.
Horretarako, bere jarduera dibertsifikatu du eta horren ondorioa izan da 40 milioi euroko kontratua lortu izana. Gauzak horrela, 2017 eta 2019 bitarte hodiak salduko dizkiote Kaspio itsasoan gasa ustiatzen duen enpresa bati.
Hala ere, Tubacexek ziurtatu du gasa eta petrolioaren sektoreak sortzen dion menpekotasuna gainditu nahi duela.