Arabako 2. mailan ari den Aiara basket taldeak kide berriak erakartzeko ekimena abiatu du. Orain dela bost urte sortutako taldeak jokalari berriak behar ditu hurrengo denboraldia ona izan dadin.
Horretarako taldearekin kontaktatzeko deialdia zabaldu dute sare sozialen bidez, edozein adinetako gizonezkoak bilatu nahian.
Aurreko denboraldiko maila mantentzea helburu
Aurreko denboraldian ondo egin ondoren, hurrengo urteko helburua maila mantentzea izango da. Ligako sailkapenean bigarren geratu ondoren, igoera fasea jokatu zuen Prenorte Bar taldearen aurka baina ezin izan zuen lehen mailarako igoera burutu.
Interesa izanez gero twitter bidez kontaktatu daiteke @AyalaBasket kontuaren bidez edo e-maila bidalez ayalabasket@gmail.com helbidera.