Tubacex enpresako langileak asteartean mobilizatuko dira berriro segurtasuna eskatzeko

Erredakzioa 2016ko uzt. 22a, 13:39

Tubacex eta Aceralava enpresetako langile batzordeek iragarri dute bi orduko lanuzteak egingo dituztela berriro asteartean -uztailaren 26an, hain zuzen-.

Amurrio eta Laudioko lantegien sarreretan elkartuko dira beharginak 11:00etatik 13:00ak arte, 15:00etatik 17:00ak arte eta 22:30etatik 00:30ak arte.

Tubacex eta Aceralava enpresetako langile batzordeek iragarri dute bi orduko lanuzteak egingo dituztela berriro asteartean  -uztailaren 26an, hain zuzen-.

Amurrio eta Laudioko lantegien sarreretan elkartuko dira beharginak 11:00etatik 13:00ak arte, 15:00etatik 17:00ak arte eta 22:30etatik 00:30ak arte.

Istripuak eta segurtasun beharra

Mobilizazioekin behartu nahi dute enpresetako zuzendaritza, segurtasun neurriak garatu eta hobetu ditzan. Izan ere, azkenaldian hainbat istripu gertatu dira.

Biktimak: behin behineko langileak

Sindikatuek salatu dute istripua jasan dituzten langile gehienek behin behineko kontratuak zituztela; batzuetan egun bakarrekoa edo bikoa. Horregatik, adierazi dute segurtasun trebakuntza nahikoa ez dutela izan.

Neurri zehatzak

Arrisku egoerari aurre egiteko, langileen ordezkariek zenbait neurri proposatu dizkiote enpresari; trebakuntza epe luzeagoak, zerbitzu medikuak txanda guztietan, langile berriei harrera egiteko plana, behin behineko kontratazioak ekiditeko plana eta lanpostu finkoak sortzea, eta prebentziorako zuzenketak betetzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide