Pokemon GO jokoaren sukarrak Aiaraldea ere inbaditu du eta 80 puntu baino gehiago kokatu ditu eskualdean

Erredakzioa 2016ko uzt. 20a, 18:24

89 puntu, gutxienez, ditu Pokemon GO aplikazioak eskualdean. Errealitate handituko jokoak hainbat gazte (eta ez hain gazte) atera ditu Aiaraldeko kaletara Pokemonen, geltokien (bertan sariak eskura daitezke) eta gimnasioen (borrokatzeko esparruak) bila.

89 puntu, gutxienez, ditu Pokemon GO aplikazioak eskualdean. Errealitate handituko jokoak hainbat gazte (eta ez hain gazte) atera ditu Aiaraldeko kaletara Pokemonen, geltokien (bertan sariak eskura daitezke) eta gimnasioen (borrokatzeko esparruak) bila.

Herri gehienetan erreferentziak

Ingress aplikazioa erabilita ikus daiteke zenbat puntu dituen Pokemon Gok eskualdean. Arestia aipatutako 89 horiek hainbat herritan sakabanatuta daude. Laudiok, adibidez, 20 bat ditu eta batzuk herrigunean badaude ere (tren geltokian, adibidez), beste batzuk Anuntzibain kokatu dituzte.

Amurrion 13 topa daitezke eta bat Babioko artzainaren eskulturan dago. Aiaran ere zenbait leku ezarri dituzte, Arespalditzan 2, Zuhatzan beste 2, eta Etxegoienen 1.

Urduñan eta inguruetan erreferentzia mordoa dago. Hirian 16 eta mendian beste 4 (Txarlazon, esaterako). Lekamañan eta Belandian ere badaude bana.

Artziniegak 5 puntu ditu (alde zaharrean eta Artea Santutegian) eta Erretes Tudelak bakarra. Okondok erreferentzia ugari ere baditu, 15 inguru, eta Orozkok 6 (gehienak herrigunean baina baten bat Ibarran).

Eta Arrankudiaga-Zollon, hutsunea?

Arrankudiaga-Zolloko mapan ez da lekurik agertzen, baina herritarren batek geltoki edo gimnasioaren bat topatuz gero, 688848152 telefono zenbakia erabilita jakinarazi diezaioke aiaraldea.eus-i, whatsapp bidez.

Munduko  osoko fenomeno soziala

Egun gutxitan mundu osoko fenomeno soziala bilakatu da Pokemon GO bideo-jokoa. Ez dira gutxi eskualdean kaletik Pokemon bila doazen herritarrak (udako eguraldi ona probesturik). Arrakasta horren handia izan da ezen Nintendoren (bideo-jokoa kaleratu duen enpresa) akzioen balioa % 120 igo egin dela burtsan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide