"Tortura existituko ez den herri batean bizitzeko eskubidea eta beharra du gizarteak"

Erredakzioa 2016ko uzt. 21a, 09:38

MARTA PIKAZA GARAIGORTAk (Orozko, 1968) eta MIKEL ETXEBERRIA IZTUETAk (Berastegi, 1945) parte hartu dute Eusko Jaurlaritzaren torturaren inguruko txostenean. Istanbulgo protokoloa bete dute, besteak beste, ziurtatzeko bizitako torturak benetakoak izan zirela.

Azalduko duzue nola parte hartu duzun torturari buruzko txostenean?

Marta Picaza: 1989. urtean Guardia Zibilak atxilotu ninduen, eta ondoren 1998an Ertzaintzak. Hasieran jarritako tortura salaketa berehala artxibatua izan zen, azalpenik gabe.

MARTA PICAZA GARAIGORTAk (Orozko, 1968) eta MIKEL ETXEBERRIA IZTUETAk (Berastegi, 1945) parte hartu dute Eusko Jaurlaritzaren torturaren inguruko txostenean. Istanbulgo protokoloa bete dute, besteak beste, ziurtatzeko bizitako torturak benetakoak izan zirela.

Azalduko duzue nola parte hartu duzun torturari buruzko txostenean?

Marta Picaza: 1989. urtean Guardia Zibilak atxilotu ninduen, eta ondoren 1998an Ertzaintzak. Hasieran jarritako tortura salaketa berehala artxibatua izan zen, azalpenik gabe.

Torturaren Aurkako Taldeari pare bat alditan testigantza eman edota fitxa betetzen harremana izan dut, pasa den urtean EHUko Kriminologia Institutua nirekin harremanetan jarri zen arte...

Nolakoa izan da txostenaren egileek jarraitu duten prozedura? Zeintzuk izan dira oinarriak?

Marta Picaza: Hasierako momentuan gure parte hartzea, tortura jasan genuen lagunena, gure datuak eta fitxa betetzen izan zen.

Beti ere, konfidentzialtasun osoa bermatuta. Gerora, 200 pertsona inguruko lagina aukeratu omen zuten, asko baikara, eta horiek Istanbulgo protokoloa bete dugu.

Istanbulgo protokolo zertan datza?

Mikel Etxeberria: Bakoitzak bizi izan duen tortura kasua, ahal den eta xehetasun osatuenekin azaltzea, atxilotu eta bukatu arte.

Aipatutakoa egin ostean, hori ziurtatzeko galdetegia edo inkesta luzea betetzea kontraesanik agertzen den ikusteko.

Marta Picaza: Lehendabizi gure tortura testigantza ematea, kasu askotan urte piloa atzera eginda edota gutxitan zein inoiz hitz egindakoa. Gero galdetegia.

Hau guztia tortura jasan izanaren egiaztatze prozesua da, ondoriotan egiaztatze hori eta torturaren eragina agertzen dira.

Istanbulgo protokoloa egin ostean ez duzue harremana galdu txostenaren egileekin, ezta?

Mikel Etxeberria: Taldeko terapia lana egin dugu.

 

"Laguntza behar dutenei jarraipena egingo zaie, noski, batzuek oraindik behar dute eta".

Marta Picaza: Kontuan hartu behar da oso pertsona anitzei eragin diela, eta esan dezakegu, orain arte existitu ez dela; askorentzat aurre egitea gogorra izan da, eta arlo horretan oso ondo zaindu gaituzte.

Zeintzuk izan dira txostenaren emaitzak, edo zure uztez nabarmendu behar direnak?

Mikel Etxeberria: Bakoitzak bere bizipenak azaldu ditu eta emaitza: horixe azaltzea izan da.

Marta Picaza: Lehenik eta behin, kontuan hartzea lan hau ez dagoela amaituta, agian hasi besterik ez dela egin. Orain arteko emaitzak datutan agertu dira era publikoan, datu horiek, nire uztez, oso esanguratsuak dira.

4000 kasu baino gehiago jaso ditu txostenak, baina egileek adierazi dute askoz kasu gehiago egon daitezkeela. Zergatik da hain zaila kopurua zehaztea?

Mikel Etxeberria: Ez da erreza denengana iristea, eta gainera, batzuk oraindik ezin dute bizitako kalbarioa azaldu, arrazoi askorengatik: familia eta ingurukoei behin ere ez direlako ausartu pasatutakoa kontatzen.

 

"Nire taldean ere oraindik negarra ateratzen zaie eta ezinean".

Marta Picaza: Gaia konplikatua da, berez, zaila delako eta bere inguruan egon den inpunitateak ezkutuan edo norberaren barruan geratzera eraman gaituelako.
Lehen esan moduan, mota askotako jendeak, garai ugaritan, egoera desberdinetan sufritu du, eta orain ez da erreza horri guztiari aurre egitea.

Zertarako balio behar du txostenak, zuen uztez?

Mikel Etxeberria: Tortura zertarako erabiltzen den adierazteko. Torturak aurkaria suntsitzea du helburu.

Torturak herri bat zapalduta edukitzea du asmo nagusia. Tortura estatu zapaltzaileak erabiltzen duen terrorismo nagusia da, bere botapean kolonizatu eta askatasun nahiak zokoratzeko.

Marta Picaza: Bata bestearekin lotuta dauden hainbat irakurketa daude gai honen inguruan: alde humanoa, alde soziala, zein politikoa.

Tortura sufritu duen bakoitzak dauka era pertsonalean errekonozimendu eta laguntza izateko eskubidea; horrez gain, gizarteak tortura existituko ez den herri batean bizitzeko eskubidea eta beharra ere badu... bide hori egiteko behar dira horrelako lanak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide