Azken asteotako istripuak salatzeko lanuzteak egiten ari dira Tubacex enpresako langileak

Erredakzioa 2016ko uzt. 19a, 13:15

Tubacex enpresako langileak bi orduko lanuzteak egiten ari dira Laudion zein Amurrion eta jarraipena erabatekoa izaten ari dela azaldu dute erakunde sindikalek.

Mobilizazioak 12:00etan abiatu eta 14:00ak arte luzatuko dira goizeko txandan. Arratsaldeko txandako beharginak 14:00etatik 16:00ak arte deitu dituzte sindikatuek eta gauekoak 22:00etatik 24:00ak arte elkartuko dira lantegietako ateetan.

Tubacex enpresako langileak bi orduko lanuzteak egiten ari dira Laudion zein Amurrion.

Mobilizazioak 12:00etan abiatu eta 14:00ak arte luzatuko dira goizeko txandan. Arratsaldeko txandako beharginak 14:00etatik 16:00ak arte deitu dituzte sindikatuek eta gauekoak 22:00etatik 24:00ak arte elkartuko dira lantegietako ateetan.

Bi istripu larri

Sindikatuek salatu dute azken asteotan 6 istripu baino gehiago gertatu direla eta bi larriak izan direla.

Horien artean emakume batek zauriak izan zituen eskuan Amurrioko faktorian lanean ari zelarik. Garabi batek jo zuen eta uste dute handia dela eskuan mugikortasuna galtzeko arriskua.

Laudion, aldiz, duela bi aste 50 urteko gizonezko batek peronea apurtu zuen eta lotailu haustura eta orkatilan luxazioa pairatu zuen, besteak beste.

Bi langileak aldi batekoak ziren, gizonezkoaren kasuan astebete soilik eman zuen lanean.

Prekarietatea eta trebakuntza gabezia

Kasu batean zein bestean, sindikatuek prekarietateari eta trebakuntza ezari leporatu diete istripuen ardura. Izan ere, egun gutxiko aldi baterako kontratuak ugaritu dira Tubacexen azkenaldian eta langile berriek trebakuntza gutxi jasotzen dute.

“Duela gutxi langile berriak 2 hilabetez beste langileekin aritzen ziren postua ondo ezagutu arte. Orain, lehenengo astean bakarrik uzten dituzte”, ziurtatu du langile batzordeko ordezkari batek.

Sindikatuek adierazi dute zuzendaritza berriaren eskutik etorri direla neurri berriak.

Erradioaktibitatea

Aipatutakoaz gain, erradioaktibitateari lotutako gertakaria izan dute. Laborategian gai erradioaktiboa topatu zuten eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea beharrezkoa izan zen.

Jazotakoa ez zen larria izan, baina ikuskaritza faltagatik izan zen. Sindikatuko kide batek esan du laborategiko makinen ikuskaritza ez dela guztiz bete.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide