"Zenbait kasu ezagutzen ditudalako eta eskaintza handia dagoelako amaitu dut AuPair moduan lan egiten"

Erredakzioa 2016ko api. 4a, 20:10

Italian dago AINIELLE ZUBIETE IZA (Barakaldo, 1993) orozkoarra, AuPair moduan (lan bat egitearen truke bertako familia batekin bizi den pertsona). Bere esperientziaren berri eman digu.

Lan egiteko atzerrira jo duten aiaraldearrei buruzko elkarrizketa-serie baten bigarren alea da honakoa.

Italian dago AINIELLE ZUBIETE IZA (Barakaldo, 1993) orozkoarra, AuPair moduan (lan bat egitearen truke bertako familia batekin bizi den pertsona). Bere esperientziaren berri eman digu.

Lan egiteko atzerrira jo duten aiaraldearrei buruzko elkarrizketa-serie baten bigarren alea da honakoa.

Zer dela eta erabaki zenuen atzerrira joatea lan bila? Nola bukatu zenuen Italian?
Aspalditik neukan, lan egitera baino, atzerrira bizitzera joateko asmoa. Italiara etorri nintzen, aurretik Erasmus bekari esker hemen kurtso bat egin nuelako. Italiera pixka bat hitz egiten nuen, beraz.

Nolakoak izan ziren lehengo pausoak lan bilaketa horretan? Nola bukatu zenuen AuPair moduan?
AuPair moduan bukatu nuen esperientzia hau egin zuten zenbait pertsonen kasuak ezagutzen nituelako eta lan-eskaintza handia zegoelako. Lana bilatzeko, AuPair-ak bilatzen dituzten familiak eta AuPair-ak kontaktuan jartzen dituen web-orri batean eman nuen izena. Zenbait familiarekin e-mail eta skype bidez hitz egin eta gero familia bat aukeratu eta haiekin ados jarri nintzen. Kontratua hitzezkoa zen, beraz ez nuen ezer gehiago egin behar izan.

Nolakoa da AuPair moduan aritzea?
Nire kasua nahiko berezia da, AuPair moduan lan egiteaz aparte hezkuntza libertarioko proiektu baten parte hartzen baitut. Beraz, esperientzia bezala oso aberasgarria izaten ari da eta, aldi berean, gauza asko ikasteko aukera eman dit.

Badago bertako gobernuaren partetik bertara joandako pertsonentzako laguntzarik?
Egia esanda ez dakit, izan ere, lehen esan bezala nire kontratua hitzezkoa da, ez dago AuPair lana arautzen duen legerik, beraz nire egoera ez da gutiz erregularra.

 

"Hemen instituzioen bidez edozer gauza egitea nahiko konplikatua bilakatzen da, horregaitik askok alternatibak bilatzen dituzte"

 

 

Napolin L'arte di arrangiarsi deitzen diote horri. Hau da, norberak bizimodua bilatzeko duen gaitasuna.


Baduzu itzultzea buruan? Zeren arabera itzuliko zineteke?
Kanpoan bizitzea gustatzen zaidan arren noizean behin, Aiaraldea baino, Euskal Herria faltan botatzen dut. Momentuz ekainerarte egongo naiz hemen, gero etxera bueltatuko naiz.


Nolakoa da atzerrian lanean aritzea? Uste zenuen bezalakoa izan da edo ez da izan uste zenuen bezalakoa?
Topatu ditutan zailtasunak, arestian aipatu dudan bezala, gauzak bide instituzionaletatik egiterako orduan izan dira, Europar komunitatean libreki mugitu gaitezkeelaren ideia ez baita guztiz zuzena. Egia esanda ez nuen ezer ez espero, gauzak espektatiba handirik gabe hasteko ohitura daukat eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide