Hedabideek zabaldu dute 4 enpresa eta sozietate horietako zuzendaritzetako 9 kide zigortu dituela Balore Merkatuaren Batzorde Nazioanalak; prezioak adosteagatik eta kontratuak banatzeagatik Abiadura Handiko Trenaren lanetan.
Eskualdeko Amurrio Ferrocarrilek 1.235.000 euroko isunari aurre egin beharko dio eta JEZek, aldiz, 1.075.000 euroko zigorrari. Enpresariek 4.750 eta 11.400 euro bitarteko isunak jasoko dituzte.
5,64 milioi euroko isuna
Enpresa guztien artean 5,64 milioi euro ordaindu beharko dituzte eta, gainera, 9 ordezkariek 65.500 euro kitatu beharko dituzte guztira. Bigarren aldia da batzordeak enpresari horiek zigortzen dituela, hedabideen arabera.
Prezioak adostu eta kontratuak banatu
Ikertu ostean, kartela osatzea leporatu die Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak Amurrio Ferrocarril, JEZ, Alegria eta Duro Felguera enpresei kartela osatzea.
Kartel horren bitartez, prezioak adosten zituzten eta kontratuak banatzen zituzten Aldi Baterako Enpresak sortuta. Hala ere, batzordeak ziurtatu du banaka aurkezten zirenean ere adosten zituztela prezioak.
15 urteko ibilbidea
Batzordeak ebatzi du kartelak 15 urte inguruko iraupena izan duela (1999ko uztailetik 2014ko urrira arte).
Denbora horretan, enpresek informazio komertziala trukatu zuten lehiakortasuna murrizteko Adif-en deialdietan.
% 74ko kontratuak
Eredu hori jarraituta enpresek lortu zuten plazaratutako kontratuen % 74 eskuratzea. 2010 eta 2014 urteen artean Adifek 17 kontratu esleitu zituen eta 246 milioi euroko balioa izan zuten guztira. Izan ere, Adifek eskatu zion batzordeari ikertzea eta, berez, 2014an miatu zituen enpresen bulegoak.