Uxue Albizua, Asier Castilla eta Luisa Ibarrola Espainiako eskolarteko txirrindularitza txapelketan izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko uzt. 6a, 08:46

Asteburuan jokatuko diren Espainiako eskolarteko txirrindularitza txapelketan hiru aiaraldear izango dira, Uxue Albizua, Asier Castilla eta Luisa Ibarrola, hain zuzen. Euren kategoriatan emaitza onak lortu ondoren, Euskal selekzioak hiru txirrindulariak deitu ditu Meridan izango den lehiaketan parte hartzeko.

Asteburu hontan jokatuko diren Espainiako eskolarteko txirrindularitza txapelketan hiru aiaraldear izango dira, Uxue Albizua, Asier Castilla eta Luisa Ibarrola, hain zuzen. Haien kategoriatan emaitza onak lortu ondoren, Euskal selekzioak hiru txirrindulariak deitu ditu Meridan izango den lehiaketan parte hartzeko.

Aiaraldearren lasterketa guztiak larunbatean izango dira

Nahiz eta txapelketa ostiralean, uztailaren 8an, hasi, hiru txirrindulariek larunbatean izango dituzte haien lasterketak. Uztailaren 9an, goizeko 08:30tan emakumezkoen haur-kategoriako Ginkana izango du Uxue Albizuak eta handik ordu batera gizonezkoek izango dute, bertan Asier Castillak parte hartuko duelarik.

Luisa Ibarrolak larunbat goizean izango du Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera, goizeko 11etan hasiko baita emakumezkoen BTT kadete txapelketa.

Arratsaldean haur-kategoriako errepideko lasterketak izango dira eta bertan Uxuek 18:30tan eta Asierrek 19:15tan hartuko dute parte.

Luzeera eta gogortasun ezberdineko ibilbideak

Ginkana, errepide eta BTT modalitatetan hartuko dute parte hiru txirrindulariek eta bakoitzak bere berezitasunak izango ditu aurtengo Espainiako txapelketan.

Ginkana saioan 12 probatako saioa izango da, guztiak  1.600 metrotako ibilibdean sartuta. Proba bakoitza gaizki egiten duenak  denbora zigor bat izango du eta sailkapenean ibilbidea egiteko denborari zigorrak gehituko zaizkio.

Errepideko ibilbideak Meridako kaleak zeharkatuko ditu. Uxuek eta Asierrek 2,42 kilometrotako ibilbidea izango dute. Guadiana ibaia zeharkatzen dute bi zubi pasa beharko dituzte, haietako bat harbideduna delarik.

Luisa Ibarrola Euskadiko erlojupeko txapelketa irabazita doa Meridara

Forma onean dagoela erakutsi zuen Luisak aurreko asteburuan Euskadiko bakarkako erlojupekoa irabazi ondoren. Saratxoarra onena izan zen parte hartu zuten 25 txirrindularien artean eta aurreko urteko posuta hobetzea lortu du, Urduñako lasterketan bigarren geratu baitzen.

Hala ere Meridan ez da erlojupekoan arituko, BTTan baizik eta lehen postuetan sailkatzen saiatuko da Proserpinako urtegian izango den 4,4 kilometrotako ibilbidean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide