Laudion, Arrankudiagan, Orozkon, Delikan eta Erretes Lantenon egongo dira ospakizunak asteburuan

Erredakzioa 2016ko uzt. 1a, 13:26

Jaiek eskualdeko hainbat leku zipriztinduko dituzte asteburuan; Laudion, Delikan eta Erretes Lantenon, alegia.

Sanpedropekoak Laudion

Jaiak Koordinakundeak antolaturik hiru eguneko ospakizunak egongo dira Laudion. Gaur bertan hasiko da egitaraua:

18:00etan Haurrentzako antzerkia
19:30ean Txupinazoa eta pintxo poteoa doan
20:00etan Kalejira
22:00 Kontzertua

Jaiek eskualdeko hainbat leku zipriztinduko dituzte asteburuan; Laudion, Delikan eta Erretes Lantenon, alegia.

Sanpedropekoak Laudion

Jaiak Koordinakundeak antolaturik hiru eguneko ospakizunak egongo dira Laudion. Gaur bertan hasiko da egitaraua:

18:00etan Haurrentzako antzerkia
19:30ean Txupinazoa eta pintxo poteoa doan
20:00etan Kalejira
22:00 Kontzertua


Bihar, ordea, izango dute egun biziena. Hasteko, 09:00etan sukalki lehiaketa arrakastatsua abiatuko dute, hainbat koadrilen partaidetzarekin. 13:30ean lapikoak aurkeztuko dituzte eta 14:30ean prestatutako sukalkiak bazkalduko dituzte arkupeetan.

16:00etan bingoaren txanda helduko da eta 20:00etan kalejirari ekingo diote. Bukatzeko, kontzertua eta erromeria egingo dute 21:00etan.

Delikako Jaiak

Delikan hiru eguneko jaiak hasiko dira gaur. Ospakizunak 21:00etan abiatuko dituzte txupinazoarekin eta 00:30ean berbena egingo du DJ Juanmak.
Biharko, egitaraua eguerditik igandeko goizera luzatuko da.

14:30 Herri bazkaria
17:00 Mus txapelketaren hasiera. Izena emateko 16:15ean. 15€ bikote bakoitzeko.
18:00 Haurrentzako jolasak. Apar jaia.
18:30 Briska txapelketa.
23:00 Berbena Akerbeltz eta Diskodantzarekin.
07:00 Txokolate jana

Amaitzeko, igandean herri kirolak eskainiko dituzte 17:30ean eta 20:00etan jaialdia.


Arrankudiagako Ulibarri auzunean sanpedroak ere

Arrankudiagako Ulibarriko auzoan ere jaiak ospatuko dituzte eta uztailaren 2an umeak izango dira protagonistak. Horrela, 11:30ean puzgarriak eta jolasak prestatuko dituzte, 13:30ean umeen bazkaria, 15:00etan jarraituko dute puzgarriekin eta jolasekin.
17:00etan mus, tute, igela eta igel txikiko txapelketa gauzatuko dute eta 19:00etan disko festa txikia. 20:00etan askarirako tartea egongo da eta gero musikari ekingo diote berriro.
Igandean, uztailaren 3an, sanpedroen azkenengo txanpa izango da (astean zehar ere zenbait ospakizun egon dira). Eguerdian itzuliko da jaia Ulibarrira, makailu eta tortilla lehiaketa eta umeen jolasak hasiko baitira. 14:00etan banatuko dituzte sariak.
17:00etan erromeriak dantzatzeko parada emango du eta 21:00etan amaiera izango da.

Erretes Lantenoko Jaien 10. urteurrena

Erretes Lantenoko Jai Batzordea duela 10 urte sortu zuten eta hori dela eta, ospakizun berezia izango dute. Kartelean jasotako egitarauaz gain, ezustea aurreratu dute antolatzaileek. Gainera, elkarlanari esker, Peregaña Igoera lasterketa egingo dute. Hemen iragarritako ekintzak:

12:00 Txupinazoa
12:30 - 14:30 Puzgarriak, tailerrak eta ohe elastikoak
12:30 Paella lehiaketa (Haragi eta itsaski paelletarako sariak egongo dira)
13:00 IX. Txikipoteoa, barraskilo jana eta txoripanak.
14:15 Lehiaketa gastronomikoaren aurkezpena
17:00 Uretako puzgarriak eta ohe elastikoak
18:00 III. Peregaña igoera: Mendi lasterketa (11,4km)
20:00 Aiara Dantza taldearen dantza emanaldia
21:00 Parrillada herrikoia eta txokolatada
22:15 Partyman umeentzako disko-antzerkia
23:15 Jaien X. urteurrenaren ospakizuna
24:00 Su artifizialak, zozketa eta festa
00:15 Berbena Bittor Gomezen eskutik

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide