Okondon hasiko dira bihar Korterraza film laburren jaialdiaren emanaldiak

Erredakzioa 2016ko uzt. 1a, 10:00

Gasteizko Korterraza film laburren jaialdiak emanaldiak eskainiko ditu Aiaraldeko hainbat herritan udan zehar, Okondo, Amurrio, Laudio eta Artziniegan hain zuzen.

Gasteizko Korterraza film laburren jaialdiak emanaldiak eskainiko ditu Aiaraldeako hainbat herrietan udan zehar, Okondo, Amurrio, Laudio eta Artziniegan hain zuzen. Lehenengo hitzordua larunbat honetan izango da, uztailak 2an, Okondon. Gaueko 22:00etatik aurrera udal igerilekuetan 'Super aukeraketa' ataleko ikusentzuneko obrak proiektatuko dituzte. Besteak beste, Jon Mikel Caballeroren 'Cenizo-Ashen' eta Óscar Bernàcerren 'Apolo 81'.

Jaialdiko atal horretako laburmetraiak ere ikusgai egongo dira Amurrion, uztailaren 15ean, 22:00etatik aurrera San Anton plazan, eta Artziniegan irailaren 1ean. Horretan 20:00etatik aurrera izango da emanaldia, Artekale plazan, eta zinema erakustaldiaz gain, DJ Lororen masterclass tailer bat egongo da.

Laudion, euskaraz

Abuztuaren 19an izango da Laudioko emanaldia eta bertan Korterraza jaialdiko 'Euskara' ataleko obrak ikusteko aukera egongo da. Kepa Sojo zinemagile laudioarraren 'Hileta' pieza egongo da ikusgai, besteak beste. Egun horretan emanaldia 21:30etan hasiko da Herriko plazan.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide