Aiarako Koadrilaren 2016ko aurrekontua onartu dute

Erredakzioa 2016ko eka. 30a, 17:56

Gaur Laudioko udalbatza aretoan bilera egin du Aiarako Koadrilak. 2016ko aurrekontuak onartu dituzte eta hori izan da jorratutako gai garrantzitsuena. Guztira, 2.567.680,85 euro izango ditu eskualdeko erakundeak zerbitzu komunak ordaintzeko (adibidez, hondakinen kudeaketa).

Gaur Laudioko udalbatza aretoan bilera egin du Aiarako Koadrilak. 2016ko aurrekontuak onartu dituzte eta hori izan da jorratutako gai garrantzitsuena. Guztira, 2.567.680,85 euro izango ditu eskualdeko erakundeak zerbitzu komunak ordaintzeko (adibidez, hondakinen kudeaketa).

EAJren babesarekin egin dute aurrera aurrekontuek eta gainerako alderdiak abstenitu dira -Orain Amurrio, Okondo Aurrera, Aiara Batuz eta EH Bildu-, Omnia ezik. Alderdi independenteak kritikatu du urtero aldatzea udalen ekarpenak eta iradoki du ekarpena finkoa izan beharko litzatekeela. Gainera, adierazi du zenbait arlotan ikuspuntua aldatu behar dela, adibidez, euskarara bideratutako dirua egun bakarrean gastatu beharko litzatekeela uste dute, Euskara Eguna antolatuta.

Ander Añibarro koadrilako presidenteak erantzun du ekarpen finkoak zehazteak ez lukeela erraztuko udal txikien partaidetza erakundean. Bestalde, gogoratu du, teknikariaren ustetan, egun eta leku bakarrean euskarazko aurrekontua gastatzeak ikusgarritasun urria izango lukeela. Izan ere, diru kopurua murritza da, 7.000 euro inguru.

Hondakinen kudeaketa onartu zuen Laudiok atzo

Atzo ez-ohiko udal osoko bilkura egin zuten Laudion eta, besteak beste, onartu zuten hondakinen kudeaketa Aiarako Koadrilaren esku uztea eta horretarako indarrean dagoen hitzarmena berritzea. EH Bilduk eta EAJk alde bozkatu zuten, Omniak eta PSE-EEk aurka eta PP abstenitu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide