Ekainaren 27an Aiaraldeko bozkatzaile guztiak daude deituak erabakitzeko Kongresu eta Senatu espainiarrean nor egongo den hurrengo legealdian.
Hauteskunde kanpaina abenduan egindakoa baino arinagoa izaten ari bada ere, Unidos Podemoseko ordezkari ugari egon dira eskualdean, baita PSE-EEko Idoia Mendia, pasa den ostegunean.
EH Bilduk hainbat ekitaldi gauzatu du, baina atzo egin behar zuen nagusia eta bertan behera utzi zuen Gasteizko erailketa matxistaren ondorioz.
Bihar, EAJk Iñigo Urkullu Lehendakaria ekarriko du Aldai plazara eta horrekin kanpainaren unerik bizienak bukatuko dira.
Emaitzak aldatuko diren zain
Abenduko hauteskundeetan Podemos alderdiak ezustea eman zuen eta bigarren indarrik bozkatuena izan zen, 6.500 boza inguru eskuratu zituen eta. EAJ alderdi hegemonikotik gertu geratu zen (400 boto ingurura).
Pablo Iglesiasen proiektuaren arrakasta gainerako partiduren kalterako izan zen, guztiek galdu baitzituzten bozak 2011ko hauteskundeekin alderatuta; EAJk 758, EH Bilduk 2.389, PSE-EEk 1.429 eta PPk 1.384.
Gainera, igandean alderdi morearen koalizioak Ezker Anitzaren bozak ere batu ditzake eta indarrak metatu
Almudena Otaola berriro 1. senaturako Araban
Aurreko hitzorduan Podemosen agerpenak kendu zion Almudena Otaola okondoar jeltzaleari senatuan aritzeko aukera. Hala ere, alderdiak eginkizuna betetzeko konfiantza eman dio berriro. Madrilen kargua lor dezakeen pertsona bakarra da Almudena Otaola.
Aurreko hauteskundeko emaitzak