Udarekin bat kirol kanpus eta ikastaro ugari hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko eka. 23a, 15:23

Kirolen denboraldiak amaitu ostean, hainbat kirol elkartek kanpus ezberdinak egingo dituzte, umeek udan kirola egiten eta ikasten jarraitu dezaten. Gehienak ekainaren amaieran eta uztailaren hasieran izango dira, gero oporretara joango baitira.

Futbola, saskibaloia, tenis, gimnasia… hamaika kirol egin daitezke udako kanpusetan. Batzuk oso goiz hasi edota izena emateko epea pasa egin da, IV. Aiara Futbol kanpusa edota Aresketa gimnasia taldeak antolatutakoak, baina badira zenbait oraindik inskripzioa irekita dutenak.

Kirol ezberdinen denboraldiak amaitu ostean, hainbat kirol elkartek kanpus ezberdinak egiten dituzte, umeek udan zehar kirola egiten eta ikasten jarraitu dezaten. Gehienak ekainaren amaieran eta uztailaren hasieran izaten dira, gero oporretara joaten baitira.

Futbola, saskibaloia, tenis, gimnasia,… hamaika kirol egin daitezke udako kanpusetan. Batzuk oso goiz hasi edota izena emateko epea pasa egin dira, IV. Aiara Futbol kanpusa edota Aresketa gimnasia taldeak antolatutakoak, baina badira zenbait oraindik inskripzioa irekita dutenak.

Amurrioko Zaraobe Saskibaloi taldeak bi astetan zeharreko kanpusa antolatu du ekainaren 27tik uztailaren 8ra. 1998. Eta 2008. Urte tartekoek eman dezakete izena eta nahi duenak aste bat edo bietan apuntatu daiteke, prezioa 65 (aste 1) eta 120 (2 aste) euro izanik. Izena emateko azken eguna ekainaren 24an izango da.

Tenisa egiteko aukera egongo da baita, bai Amurrion eta baita Orozkon ere, Tenis Sustraia taldearen eskutik. Bi kasuetan ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango dira ikastaroak eta hilabete osorako edota aste soltetan eman daiteke izena.

Orozkon 5 urtetatik gorakoek hartu dezakete parte eta klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, ordu batekoak, aste bakoitzak 25 euroko prezioa izango duelarik. Amurrion aldiz 5 eta 14 urte bitarteko umeek eta nagusiek hartu dezakete parte. Haurrek 9:30tatik 11:30tara edota 11:30tatik 13:30tarako klaseak izango dituzte astelehenetik ostiralera eta nagusiek 13:30tatik 14:30tara. Aste bakoitzeko prezioa 50 eurokoa izango da.

Hurrengo denboraldirako kide bila

Kanpusez gain, kirol talde ezberdinek kide berriak bilatzeko kanpainak abiatu dituzte, eskubaloia, futbola eta saskibaloian batez ere.

Laudioko eskubaloi taldeak bere ateak ireki ditu ume eta gazteek kirola ikasi eta gozatzeko aukera eskainiz. Hurrengo denboraldiari begira haur gehiago batzea du helburu Laudioko klubak eta horretarako 6 eta 16 urteko umeentzat zuzendu du deialdia.

Futbolean emakumzeko eta gizonezko taldeak kide bila ari dira. Altzarrate eta Urduñako nesken taldeak kanpaina berriak abiatu dituzte haien taldeak indartzeko asmoz. Aurreko denboraldian emaitza onak lortu ondoren, kluba handitzen jarraitu nahi dute eta horretarako telefono bidez apuntatzeko aukera luzatu dute.

Amurrioko Etorkizuna eta Kaskagorri taldeek ere izena emateko deialdiak zabaldu dituzte. Ekainaren 30a arte eman dute epea bertan apuntatu nahi duen orok aukera izan dezan izena emateko. Kaskagorriko taldeetan 1998 eta 2004. Urteen artean jaiotakoek dute jokatzeko aukera eta  Etorkizunako taldeetan 2005. Eta 2010. Urte bitartean jaiotakoak. Izena emateko haien kontu korrontetan 50 euroko diru-sartzea egin beharko dute eta uztailaren 2an, 10etatik 13tara, El Reforren aurkeztu beharko dira

Saskibaloian aldiz, Laudioko Sugarrak taldeak bideo baten bidez hurrengo denboraldirako taldeak aurkeztu ditu eta bertan parte hartu nahi izanez gero, haien sare sozialen bidez harremanetan jartzeko eskatu dute, bai Twitter eta baita Facebook-en bidez.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide