Aste honetako lau erailketa matxistak salatzeko kontzentrazioak deitu dituzte Amurrion eta Urduñan

Erredakzioa 2016ko eka. 22a, 14:56

Gasteizen eta Angelun izan diren lau hilketa matxistak salatzeko kontzentrazioak deitu dituzte Aiaraldeako Udalek. Amurrion gaur egingo dute bost minutuko elkartaratzea plazan, 19:00etan. Urduñan, berriz, bihar izango da gaitzespen ekitaldia, 20:30etan Foru plazan.

Gasteizen eta Angelun izan diren lau hilketa matxistak salatzeko kontzentrazioak deitu dituzte Aiaraldeako Udalek. Amurrion gaur egingo dute bost minutuko elkartaratzea plazan, 19:00etan. Urduñan, berriz, bihar izango da gaitzespen ekitaldia, 20:30etan Foru plazan.

Jarrera aktiboa

Atzo eman zuten gertakarien berri. Lapurdin gizon batek emaztea eta 11 eta 16 urteko bi alabak hil zituen. Gazteizen emakume bat erahil eta ibaira bota dute. Horren harira bi erakundeek adierazpen instituzionalak zabaldu dituzte jarrera aktiboaren aldeko deia eginez. “Edozein indarkeria-adierazpenen aurrean salatzea, ez onartzea, isilik ez egotea eta biktimei babesa erakustea” eskatu dute Amurriotik. Urduñan gogorarazi dute “erailketak izebergaren punta” direla eta “guztion arazoa” dela “indarkeria matxistari aurre egitea”.

Hilketa hauen harira ere, Euskal mugimendu feministak Gasteizen atzo arratsaldean egingo zuen manifestazioa. EH Bilduk aurreikusita zituen kanpainako ekitaldi guztiak bertan behera utzi zuen, Laudiokoa barne. Halaber, Artziniegan atzo ospatu zuten udako soltizio jaian salaketa ere egin zuten. Gaur eguerdian Gasteizko udaletxe aurrean kontzentratu dira Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta hiriko Udaleko ordezkariak hainbat herritarrekin batera gertaerak salatzeko. 

016

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu 900 840 111 telefono zenbakira EAEn edo 016 zenbakira Estatu osoan. Doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide